Antropologia Kulturalaren Bilakaera: Gizarte Ereduetatik Kulturartekotasunera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB
Antropologia Kulturalaren Ekarpena
Antropologia kulturalak giza taldeen bizimodua eta bizimodu horietako bakoitzaren bilakaera ditu aztergai. Kultura sinbolikoa da, eta garrantzitsuena hizkuntza da. Hainbat hizkuntza, hainbat kultura. Edozein kulturan mitoak, erritoak eta botere harremanak (monogamia, poligamia) daude. Antropologiak adierazpen horiek interpretatzen ditu eta zer esan nahi duten ulertzen saiatzen da. Adierazpen horiek ulertu eta gero, izaki kultural horrek bizimoduaren eta bizikidetzaren aldetik izandako bilakaera errepikatzen saiatzen da.
Lehenengo Gizarteak
Goi Paleolitoan (duela 35.000 urte inguru) lehenengo giza taldeak berdintasunezko gizarteak ziren, ehiztariak eta biltzaileak. Trukea eta elkarrekikotasuna ziren ekonomiaren oinarri. Garai hartan ez zegoen soberakinik. Eskarmentu handiko gizonezko bat izaten zen buruzagia. Leizeetan eta babeslekuetan bizi ziren eta labar-marrazkiak egiten zituzten.
Nekazaritza-Gizarteak
Duela 10.000 urte, iraultza izan zen nekazaritza eta abeltzaintza agertzea, eta sedentario bihurtu ziren. Ehiza-baliabideak agortu egin ziren, populazioa handitu zelako. Ondasunak pilatu egiten ziren eta berriro landatzen zen, adibidez, arto-alea. Jabetza arazoa planteatu zen eta soberakinak agertu ziren; ondorioz, gizarte-klaseak eta jabetza pribatua sortu ziren. Ondasunak tribukoen artean banatzen ziren hasieran, baina denborarekin aldatu zen eta banaketa ez zen ekitatiboa. Gizartea hierarkikoki banatu zen. Gizarteak gero eta konplexuago bihurtu ziren, zeren eta tribuen artean gatazkak zeuden lurrak eskuratzeko, eta azkenean estatuak agertu ziren.
Estatu Sortu Berriak
- Boterea zentralizatuta egotea.
- Gizartea are maila gehiagotan banatuta egotea: militarrenak, erlijiosoenak, administraziokoenak eta eskulangileenak.
- Funtzioak argi eta garbi banatuta egotea.
- Ondasunak batere berdintasunik gabe banatuta egotea.
- Hiri-garapena egotea.
- Kultura-garapen handia egotea.
Gizarte-antolamendu berria egon zen. Ekialde Hurbilean agertu zen, K.a. 3500. urtean Mesopotamian.
Antropologia kulturalaren lana: antzinako herrietan zer gertatu zen ikertzea. Halakoei esker, hobeto uler dezakegu giza espeziea nola joan den sozialki eratzen eta hainbat gizarte-eredu nahiz bizimodu garatzen.
Paleolito Aroa
- Behe Paleolitoa: duela 500.000 urte. Homo heidelbergensis eta Homo rodhesiensis.
- Erdi Paleolitoa: duela 150.000 urte. Neanderthalgo gizakia da nagusi.
- Goi Paleolitoa: duela 40.000 urte. Duela 11.000 urte Afrikan Homo sapiens da nagusi.
Aro Berriak
- Mesolitoa: duela 11.000 urte. Nekazaritza-gizarteak sortzen dira.
- Neolitoa: duela 8.000 urte, nekazaritza eta abeltzaintza garatzen dira.
- Metal Aroa: duela 4.500 urte: Brontze Aroa; duela 3.300 urte inguru: Burdin Aroa, lehen estatuak sortu, eta historia dokumentala hasten da.
Kultura Gara
Kulturarik gabe ez gara gizakiak.
Ezaugarri Antropologikoak
- Kultura mentala: sinesmenak, balioak eta arauak. Ikusten eta ikusten ez diren gauzak.
- Gizakiak ingurune fisikora eta sozialera moldatzeko egiten duen guztia kultura da. Ingurunera moldatzen gara kulturaren bidez.
- Kultura: moldatze modua / historian zehar egindako guztiaren emaitza / gizatiartzeko faktore bat / hainbat sinbolo partekatzen dituen sistema.
Kulturarik gabeko gizaki bakarrak basatiak dira. Besteak kultura gara.
Azpikultura eta Kontrakultura
Gizarte baten barruan ezaugarri kultural bereziak dituzten taldeak dira azpikulturak. Kontrakultura: kultura nagusien kontrako mugimendua da. Talde hauek ez dituzte gizartearen alderdi batzuk onartzen eta aldatu nahi izaten dituzte.
Motak:
- Hiri-tribuak: punkak, gotikoak, skinhead-ak... Gizartean eta familian aurkitu ez duten identitate bat aurkitu nahi dute.
- Gizarteari erasotzen dioten taldeak: indarkeriaz baliatzen dira.
- Gizarte-talde alternatiboak: bakezaleak, ekologistak dira. Etorkizuna ilun eta iheskor ikusten dute. Legeak errespetatzen dituzte.
Kultura eta Zibilizazioa
Kulturaren definizioa, zibilizazioarena bezain orokorra da. Civis (hiritarra) eta civitas (hiria). XVIII. mendean Europa zibilizatuta zegoen eta beste guztiak ez (basatiak). XVIII. mendean, giza talde guztiak zibilizazio berriak zirela pentsatzen hasi ziren.
Zibilizazioa: elkarrekin zerikusia duten zenbait kulturak ezaugarri orokorretan lortutako sintesia da. Gizakiaren bereizgarririk orokorrena da.
Hirugarren Mundutik Datorren Inbasioa
Kulturak elkarrengandik banatzeko joera du; hau da, nahiz eta kolorearen berezitasuna ez izan, bere helburua, bakoitza bere lurraldean gelditzea nahi du. Delitugaitza eta eskaletasuna justifikatzeko gisa erabiliz. Hau da kultura-erlatibismoa.
Mackarnirena
Kulturartekotasuna. Beste kultura bat duena berdin tratatzen duelako. Beste modu barea esanda, kultura arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu. Gainera, elkarlana bultzatzen du. Autorearen ustez, kultura ugari izateak aberastasuna dakar, eta hori da kulturartekotasunaren ezaugarri nagusia.