antonio añoveros
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB
22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974-02-24)
1.- AURKEZPENA
Testu historiko, sozial eta erlijiosoa, Narratiboa ere bada, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” homiliatik aterata. Lehenengo mailako iturria da, Antonio Añoverosek Idatzia 1974.02.24ko mezetan irakurtzeko eta fededunei zuzendua.
2.- TESTUAREN LABURPENA
Ideia nagusiena Euskal Herriak eduki zituen Zailtasunak bere identitate propioa zabaltzekoa da. Ideia guztiak agertzen dira Kontzeptu baten barruan: “euskal arazoa” eta zer pentsatzen zuen Elizak arazo Horretaz. Testua hasten da esaten Euskal Herriko arazorik inportanteena euskal arazoa zela. Horren aurrean, bi jarrera zeudela aitortzen du: herritar batzuek pentsatzen Zuten Euskal Herria zapalduta zegoela eta haien eskubideak aitortuak izan behar Zirela; beste batzuek, berriz, errefusatu zuten salaketa hau, ordena sozialaren Kontrakoa zela esaten.
Testuak euskal ezberdintasun kulturalak eta Espiritualak aipatzen ditu, hizkuntza batez ere, pertsonalitate espezifikoa Ematen diona Euskal Herriari Estatu espainiarraren alderatuz, eta horiek Kontserbatzeko eskubidea aipatzen du. Izan ere, hizkuntza erabilera oso mugatua zegoen arlo guztietan, komunikabide eta irakaskuntzan barne, eta adierazpen Kulturalak ere kontrolatuak egon ziren. Amaitzeko, esan zuen Elizak euskal Herrian zegoen egoera aldatzera bultzatu behar zuela.
3.- TESTU IRUZKINA
Erregimen frankista ezarri zenetik Elizak oso Paper inportante bete zuen hasieratik Erregimen frankistari laguntza eman Ziolako.
Baina Gauzak hasi ziren aldatzen 60. Hamarkadan. Euskadin diktaduraren aurkako Oposizioa gero eta handiagoa sortu zen, zenbait sektoreetan; esate baterako, langile Mugimendu berria, 1962an sorturiko Langile Batzordeak (CCOO) sindikatuak ordezkaturikoa, greba ugari Sustatu zituena. Ikasle elkarteak eta Eliza katolikoaren zati bat, horrek aurka Egin baitzion Francoren erregimenari.
Hori dela eta, euskal Elizarekin arazoak Agertzean, egoera makala bihurtu zen. 60ko hamarkada heldu arte ez ziren arazo Larririk egon, baina handik aurrera, aldaketa generazionala eta ETAren sorrera Zirela eta, arazoak agertzen hasi ziren:
·Apaiz Askok Frankismoa kritikatuz, hainbat dokumentu sinatu zuten.Hain zuzen, 1960ko maiatzaren 30ean, 339 apaizek dokumentu bat Argitaratu zuten, eta hor, frankismoaren zapalkuntza eta Euskal Herriaren Eskubideen zapalketa salatzen zituzten.
·Juan XXIII.A Aita Santua izendatua izatea eta Vatikano II. Kontzilioak gaurkotzeko eta modernizatzeko aldaketak Elizari ekarri zizkioten.
Halako ekintzek erakutsi zuten Elizako joera
Aldatzear zegoela, eta aldaketa
Honek euskal Elizan indar handia 60. Hamarkadan izan zuen.
Elizaren
Zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden, eta politika eta
Sindikatu-erakundeetan parte hartzen hasi ziren, manifestazioak
Eta itxialdiak egin zituzten, bai eta protesta-gutun kolektiboak ere
·1968an, apaiz batzuek itxialdia egin zuten Derioko apaiztegian, Diktadura amai zedila eskatzeko.
·1973an Donostiako eta Derioko Seminarioa apaizek eta apaigaiek okupatu zituzten.
·Hainbat Apaizek Aita Santuari bidali zioten gutun bat eta gutuna eta ekintza hauekin Euskal Herrian zegoen egoera salatu nahi zuten.
Erregimeneko politikariei
Ez zitzaien batere gustatu Espainiako Elizak gero eta jarrera independenteagoa
Izatea, ezin baitzuten ulertu desleialtasun hori . Gobernuaren erantzuna gogorra izen zen:
Zamoran
Aparteko espetxea martxan jarri
Zuen apaizentzat. Honek zenbait
Apezpikuren kontrako adierazpenak egin zituen
Gobernuak. Elizaren Hierarkiarekiko harremanak hoztu egin ziren, eta batzuetan tentsio handia ere Izan zen.
Erregimen frankistak, Elizaren erantzuna kontrolatzeko asmoz Añoveros Bilboko gotzain izendatzea Lortu zuen (Aita Santuak, Gobernuak proposatutako hirukotetik aukeratua). Añoveros, Gerra Zibilean, Francoren aldekoa -karlista sutsua izanik- lana egin zuen eta Frankok Egoera kontrolatuta zegoela pentsatu zuen, baina Añoverosek ez zuen bete nahi Hori, eta arazorik larrienak agertu Ziren bere garaian.
1973ko azaroan Zamoran Erregimenaren aurka azaltzen ziren apaizentzako irekitako kartzelan istilu Larriak agertzen hasi ziren. Ondoko egunetan, Bilbo eta Donostiako Gotzaindegiak , apaiz eta apaizgaiek okupatu zituzten. Hurrengo egunetan Poliziak Biolentziaz sartu ziren eta Atxiloketa ugari egin zituzten. Zuen.
1974an, Liskarrak izan ziren gobernuaren eta Antonio Añoveros Bilboko apezpikuaren artean, apezpikuak euskal herriaren kultura-identitatea Defendatzeagatik. Añoverosek Idatzi zuen homilia hau, eliza guztietan Igandeko mezetan irakurtzeko asmoz, Euskal Herriak onarturik eduki behar zituen Eskubideak aldarrikatzeko. Hau da dokumentu honetan azaltzen zaiguna.
Añoverosen iritziaren arabera, Euskal Herriak baditu ezberdintasun kultural eta espiritualak, Hizkuntza batez ere, pertsonalitate espezifikoa Euskal Herriari ematen diona eta horiek kontserbatzeko Añoverosek eskubidea aldarrikatzen du. Izan ere, garai hartan Euskal hizkuntza erabilera oso mugatua zegoen arlo guztietan, komunikabide eta Irakaskuntzan barne. Amaitzeko, esan zuen Elizak Euskal Herrian zegoen egoera Aldatzera bultzatu behar zuela.
4.- BALORAZIOA. LABURPEN GISA
Gobernuak gotzainaren kontra zeozer egin nahi Izan zuen (hasieran gotzaina atxilotua egon zen) eta erbesteratzeko ahalegin bat egin zuen. Baina, Espainiako gotzainek osatutako Conferencia Episcopal delakok gogor aurrez aurre jarri zen Añoverosen alde Eta Francoren aurka. Hau zela eta, Gobernuak ez zen ausartu erabakiak hartzen. Testu honen garrantzia: Homilia honek Erakutsi zuen Diktaduraren azken etapan Elizako jarrerak aldatzen ari zirela eta Frankismoa eta Elizaren arteko haustura Hasita zegoela. Mesfidantza hori geroz eta handiago izango da eta Frankismoa justifikatu ahal izateko Eliz katolikoak emandako laguntza eta argudioak Desagertzen ari zirela, batez ere, 60ko hamarkadan Vatikano II. Kontzilioa Gertatu zenez geroztik.