Animalien Nutrizioa: Prozesua, Digestioa eta Iraizpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB
Animalien Nutrizioa: Nutrizio Prozesua
Animalien nutrizioa; nutrizio prozesua: Animaliak heterotrofoak dira eta nutrizio funtzioak honako etapa hauek ditu:
1. Irenstea
Janariak kanpoko ingurutik hartzea. Gainera, animaliek organismo aerobikoak direnez, O2 behar dute zelulek barne inguruan sartutako molekulak oxidatzeko.
2. Digestioa
Organismo zelulanitz sinpleetan, janariak hartu eta zuzen-zuzen sartzen dira zelulan. Organismo konplexuetan, aldiz, janariek aldez aurreko tratamendu mekanikoa eta kimikoa behar dute eta horrela molekula sinple bihurtu behar dira.
3. Zirkulazioa
Xurgaturiko eta barne-inguruan sarturiko elikagaiak eta O2 organismo zelulanitzeko zelula guztietan banatu behar dira.
4. Iraizpena
Zeluletara heldu ondoren, mantenugaiak metabolizatu egiten dira; horrela, organismoak erabili ezin dituen hondakin substantziak sortzen dira. Zirkulazio sistemak egitura espezializatuetaraino eramaten ditu substantzia horiek, eta bertatik kanporatu egiten dira iraizpenaren bitartez. CO2 elikagaiak zeluletan oxidatzean sortzen da eta arnasaren bidez kanporatzen da.
Digestioa: Definizioa eta Funtzioa
Janariak molekula handiz osatuak daude eta molekula horiek txikitu behar dira organismoak eskuratu eta xurgatu ahal izateko, zelula mintzak zeharkatzeko eta zelulek erabiltzeko. Digestioa janaria prestatzeko prozesu kimikoen eta mekanikoen multzoa da eta hainbat mota daude (zelula barrukoa, kanpokoa edo mistoa).
Digestio Motak Animalietan
- Poriferoak: Zelula barruko digestioa dute. Janaria barrurantz daramen ur korronteak sortzen dituzte, bertan fagozitatu eta organismoan sartzen dira. Bertan amebozitoek digestioa egiteko.
- Knidarioak: Digestio partziala dute, digestio entzimak isurtzeari esker eta digestioa zelularen barruan amaitzen da.
- Filumetan: Digestio zelulaz kanpokoa da, digestio hodian hainbat zona bereizten dira eta funtzioaren arabera espezializatzen dira. Digestio egituren barruan guruinak agertzen dira eta beraien entzimak digestioan laguntzen dute.
- Platelmintoak: Digestio mistoa baina kanpokoa nagusitzen da.
- Anelidoak: Kanpoko digestioa eta digestio hodia duen lehenengo taldea da.
- Moluskuak: Digestio hodi osoa dute eta ahora elikadura motaren arabera dago espezializatuta.
- Artropodoak: Digestio osoa eta ahoan apendizeak daude.
- Ekinodermatuak: Digestio osoa dute eta ahoa erdian eta uzkia atzean dute.
Gernua: Iragaztea, Birxurgatzea eta Jariatzea
Gernua:
- Iragaztea: Kapilarretatik dabilen odola Bowmanen kapsularen barruan iragazten da.
- Berriro xurgatzea: Bowmanen kapsulan iragazitako substantzia erabilgarriak berreskuratzea eta birxurgapena tubuluetan gertatzen da.
- Jariatzea: Substantzia batzuk eta zenbait farmakok nefronako iragaztera igarotzen dira.