Abeltzaintza intentsiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,24 KB
Nekazaritza intentsiboa
Produkzio baliabide asko, kopuru handietan eta teknologia berrien isla direnak erabiltzen dituen nekazaritza mota da, espazio txikietan produktibitate handia lortzen duena. Produkzio baliabideak hurrengoak izan daitezke: instalakuntzen kapitala (negutegiak antolatzeko), ongarri kimikoak, produktu fitosanitarioak, hazi transgenikoak, makineria (goldatze edo biltze lanetakoa), urestatze egiturak (ubideak, hodiak),…
Nekazaritza estentsiboa. Produkzio baliabide gutxi, kopuru txikietan eta teknologia mugatuen isla direnak erabiltzen dituen nekazaritza mota da, espazio handietan produktibitate txikia lortzen duena. Produkzio baliabideak hurrengoak izan daitezke: instalakuntzen kapitala (ohiko instalakuntzak), ongarri kimiko mugatuak, produktu fitosanitarioak, hazi modernoak edo transgenikoak, makineria (goldatze edo biltze lanetakoa), urestatze egiturarik gabe,…
Abeltzaintza intentsiboa. Produkzio baliabide asko, kopuru handietan eta teknologia berrien isla direnak erabiltzen dituen abeltzaintza mota da, produktibitate handia lortzen duena abelburu bakoitzeko (esnea edo okela). Produkzio baliabideak hurrengoak izan daitezke: instalakuntzen kapitala (pabiloiak antolatzeko), pentsuak, produktu sanitarioak, hazi hautatuak, makineria (eraistokiak), energia egiturak (sare elektrikoa edo energia berriztagarriak),…
Abeltzaintza estentsiboa. Produkzio baliabide gutxi, kopuru txikietan, espazio handietan eta teknologia mugatuen isla direnak erabiltzen dituen abeltzaintza mota da, produktibitate txikia lortzen duena, baina kalitate handikoa izan daitekeena. Produkzio baliabideak hurrengoak izan daitezke: instalakuntzen kapitala (pabiloiak), produktu sanitarioak, hazi hautatuak baina ohiko espezieak ere erabilita, energia egitura mugatuak (sare elektrikoa), ingurune naturala,…
Nekazaritza ustiapena (ustiategia). Nekazaritza edo abeltzaintza jarduera osatzen duen unitate ekonomikoari deritzo, ustiatzaile batek bere ardurapean duena (familia edo enpresa izan daitekeena). Ustiategiak zenbait kategoriatan sailkatzen dira tamainaren arabera (txikia, 10 hektarea bainoa txikiagoa, ertaina edo handia, 100 hektarea baino gehiagokoa) edo jabetza motaren arabera (zuzena edo zeharkakoa).
Landa paisaia. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza arlotetako ekintzak burutzeko espazioa da, ingurune naturala eta gizakiaren arteko interakziotik sortua. Interakzio horretan hurrengo osagaiak kontuan hartu behar dira: klima, zorua, populaketa, jabetza banaketa,…
PAC (NPA, Nekazal Politika Amankomuna). Europar Batasunak lehen sektorean duen politika, nekazari eta abeltzainen errenta ziurtatzeko eta kalitatezko produktuak merkatura eramateko, diru laguntza zuzenen bidez.
Industria berregituraketa. Merkatuak sortutako konpetentzia berrietan aritzeko edo moldatzeko berrikuntzak dira. ADB: teknologian diru gehiago inbertituz.
Industria deslokalizazioa
Enpresa handiek edo multinazionalek filialekin egiten duten lekuz aldatzea da, merkatuak sortutako baldintza berriak aprobetxatzeko , etekin handiagoak lortzeko helburuarekin.
Goi teknologiako industria. Azken teknologia erabiltzen duen industria puntak dira ADB: informatika (ordenagailuak, txipak), errobotika, , aeronautika,,,, arloei dagokienak Teknologia Parkeak (Zamudio, Miramon, Miñano) dira.
Hirugarren sektorerako joera edo Tertziarizazioa. Hirugarren sektorea(zerbitzuak) besteen gainetik garatzeko dagoen joera, bereziki bigarren sektorea (industria) alboratuz. Prozesu horren ondorioz espainiar estatuko lurralde guztietan populazio aktiboaren gehiena aritzen da zerbitzuen sektorean (turismoa, administrazioa,…).ADB:bilbo efektua: BEC baino lehenago industriak zeuden.
Garapen jasangarria. Etorkizuna zalantzan edo arriskuan jarri gabe egin behar den garapena, ingurune naturala suntxitu gabe eta errekurtso mugatuak erabat agortu gabe. Azken hamarkadetan energia berriztagarriak eta produktu kontsumituen birziklapena da horren alde egitea.
Garraio azpiegiturak
Pertsonak, merkantziak edo informazioa leku batetik bestera eramateko erabiltzen diren bitarte teknikoak.Esate baterako trenbide sarea, errepide sarea, aireportu sarea, portu sarea eta komunikazio sareak (satelite sarea, telefonia sarea), beraz, sareen sarea dena.