Abangoardiak eta Euskal Pizkundea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Muturreko ideologien bidean

1914-18 urteetako Mundu Gerrak eragin handia izan zuen Ipar Euskal Herrian, hainbat gazte hil zirelako. Hegoaldean, burdingintzaren eta armagintzaren industriek onura jaso zuten. 1917an Errusiako Iraultza izan zen, eta 1922. urtean Sobietar Batasuna eratu zen.

Euskal Herrian ideologia sozialistaren eta ezkerreko beste mugimendu batzuen eta euskal abertzaletasunaren eragina zabalduz joan zen.

Militar espainiar batzuk Errepublikaren kontra altxatu ziren 1936. urtean, eta 1939. urtera arte luzatu zen gerra zibila hasi zen. 1936ko urrian, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zen.

Gerraren amaieran Francisco Franco jeneralaren diktadura luzea hasi zen.

Apurketa arteetan

Lehen Mundu Gerran munduaren ikuskera aldatu zuten.

Gerra amaitutakoan, egoera ekonomikoa zerbait hobetu zen eta jendeak bizitzaz gozatu nahi izan zuen. Bestalde, teknologiaren gorakadak aurrerakuntzan sinetsarazi zion gizakiari.

Abangoardiak eta -ismoak

Abangoardiak nagusitu ziren. Printzipio nagusia tradizioaren kontra eta berrikuntzaren alde lan egitea zen. Artistek askatasun osoa eskatzen zuten euren lanari forma ematean. Artelanak autonomoa izan behar zuela esaten zen.

Pinturan abstrakzioa nagusitu zen. Literaturan, poesian batez ere, hizkuntza-jokoak ugaritu ziren. Eta arte mota guztietan -ismoen garaia hasi zen.

Euskal Pizkundearen garaia

Modernismoaren ezaugarriak ezagutu daitezke gure autore batzuen lanetan, batez ere poesian. Modernistek tradizio-ereduekin apurtzea nahiz izan zuten, eta poesiaren alderdi formalean berritasunak ekarri. Aldian aldiko sentsibilitatea erakutsi nahi izan zuten literaturaren bitartez.

Bultzatzaile nagusienetako bat, Jose Aristimuño Aitzolizan zen, Euskaltzaleak taldearen bitartez.Hizkuntza moldeak aldatu zituzten eta kanpoan egiten zen literaturaren berri zuten. Mugimendu honi Euskal Pizkundea deitu zaio.

Hiru olerkari handiak
  • Jose Maria Agirre Xabier Lizardi Zarautzen jaio zen 1896an eta Tolosan hil, 1933an. Lizardi gerra aurreko olerkigile lirikorik onenetakoa izan zen. Bizitza, heriotza, natura eta euskal paisaia izan ziren haren gairik gogokoenak. Olerkigintzan, aipagarriak dira Bihotz-begietan eta Umezurtz-olerkiak lanak. Kazetaritza-artikulu ugari, saiakerak eta antzerki-lanak ere idatzi zituen.
  • Esteban Urkiaga LauaxetaLaukizen jaio zen 1905. urtean eta Gasteizen fusilatu zuten 1937. urtean. Hitz lauz asko idatzi zituen, baina olerkari gisa ezagutzen dugu. Bi olerki-liburu plazaratu zituen: Bide Barrijak eta Arrats-beheran.
  • Nikolas Ormaetxea Orixe Orexan jaio zen, 1888an. Erlijiotasun handiko gizona izan zen. Prosaz eta bertsoz idatzi zen, eta erlijioaren eragina nabari zaio bietan. Barne-muinetan olerki-bildua da horren erakusgarri.


Narratiban Orixe, Augustin Anabitarte, Bernardo M

Entradas relacionadas: