3. GAITASUN SOZIALAREN EBALUAZIOA
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB
Gaitasun Sozialaren Ebaluazioa
Erabiltzen diren teknikak: elkarrizketa , behaketak eta galdetegiak
Elkarrizketa
Buruzko informazioa jasotzeko balio du.
Behaketa
Behatutako pertsonen harreman eta trebetasun soziala aztertu eta erregistratu egiten da.
Behaketa-Motak
Bi alderdi:
Ingurune natural edo alegiazkoen behaketa: eragozpen handiak izaten dira, aztertu nahi diren jokamoldeak ez baitira nahi bezain azkar lortzen.
Antzeko inguruneetako behaketa bereiziki baliagarria izaten da ebaluaketa-mota horietan.
Besteengandiko behaketa edo autobehaketa: beste batzuen jokamoldea aztertuz kanpotik egiten, gizarte-trebetasunen balorazioa egiteko behar diren datu asko. Berak ezkaini behar du informazio hori, erregistro berezien bidez.
Pertsona berak jasotzen du bere emozio, pentsamendu eta sentimenduen berri.
Gizarte-trebetasunen autobehaketak bi prozesu eskatzen ditu:
Aztertu nahi den portaera badagoen edo ez bereiztea. Lehenago ikusi dugunez, erantzuna fisiologikoa, kognitiboa edo motorra izan daiteke.
Erregistro-orrietan, galdetegietan edo horretarako sortutako eskaletan behatutako portaeraren berri jasotzea.
Erregistro Orrien Prestaketa
Behatutako informazioa erregistro-orrietan jasotzen da.
Neurtu nahi dena pentsamendu, emozio edo jarreraren agerpena, maiztasuna edo intentsitatea baldin bada, erregistro egituratuak erabiltzen dira.
Erregistro-orri bat sortzeko egin beharreko urratsak:
Behatu nahi ditugun jarrerak edo bestelako alderdiak zehaztu.
Alderdi hauetatik zer aldagai neurtu nahi ditugun zehaztu: presentzia, maiztasuna, intentsitatea, balorazio subjektiboa….
Tresnak aukeratu eta neurtzeko parametroak ezarri.
Hori guztia jasotzeko, erregistro-orria prestatu.
Behaketa zer ingurunetan egin behar den erabaki.