20.Testua estatuaren lege organikoa iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,32 KB
1) IDENTIFIKAZIOA:
Testu juridikoa da, eduki politikoa duena. Frankismoaren aurreko legeetan ezarritako printzipioak biltzea ditu eta estatuaren eta gobernuaren burutza banatzea du helburu. 1967ko urtarrilaren 11 aldarrikatzen da Madrilen eta Boletín Oficial del Estado aldizkarian argitaratzen da, beraz, publikoa eta lehen mailakoa. Egilea estatuburua (Franco) eta hartzailea herria da. Frankismoaren azken etapan kokatuta dago. Francisco Franco Espainian 1975 arte boterean egondako militarra da, sistema autoritarioa ezarri zuena Gerra Zibila irabaztean.
2) TESTUAREN ANALISIA:Legearen helburu nagusia Estatuaren erakundetzearen prozesua bukatzea da, Espainiar estatuaren konfigurazioa. 66 artikulu dituen arren, 5 bakarrik azaltzen dira.
Lehenengo artikuluak Espainiar nazioa erresuma gisa berresten dela dio, Estatua bere erakunde gorena delarik.
Bigarrenak subiranotasuna bakarra eta ordezkaezina dela (I) eta erregimena printzipioetan oinarritutako sistema dela (II) esaten du.
Hirugarren artikuluak estatuaren helburuak azaltzen ditu: gizon eta lurren arteko batasuna babestea; Estatuaren segurtasuna, independentzia eta batasuna babestea Mugimendu Nazionalaren Printzipioak jarraituz.
Seigarren artikulua: Estatuburua nazioaren ordezkari gorena eta botere guztien burua da. Botere politiko eta administratiboa biltzen ditu, Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala, Legeak promulgatu eta berresten ditu, lehor, itsaso eta aireko armaden burutza darama, Justiziaren burua, enpleguak, kargu publikoak…
Azken artikuluak Gobernuko presidentea espainiarra izan beharko zela dio, hirukote batetik proposatuta.
Mugimendu Nazionala: Espainian Francoren diktadura garaian faxismoan oinarritua zegoen eta gizarte eta bizitza publikoan ordezkari bakarra izaten saiatu zen frankismoaren sistema totalitarioa izan zen.
Estatuburua: politikan Estatua mundu osoaren aurrean eta estatuaren beraren aurrean batasuna irudikatzen duen pertsona da. Oro har munduaren aurrean eta herritarren aurrean estatuaren arduradun eta ordezkari gorena da.
3) TESTUINGURUA:
Lege Organikoa aldarrikatzean Francok gobernuburu eta estatuburu karguak lortu zituen.
Testua Francoren diktadura (1939-1975) bitartean idatzi zen. 1939an, Gerra Zibilaren amaiera etorri zen. Francoren nahia beteko da, eta Mugimendu Nazionalaren eskakizunak betetzen saiatuko dira. Hasieran herrialdeak ez zuen bere izaera diktatoriala onartzen. Gutxinaka, eta komunistekin AEBk zuen borrokaren esku, Espainia nazioartean sartzen hasi zen.