1876ko Espainiako Konstituzioa: Testuingurua eta Edukia

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

Testuaren Izaera eta Egilea

Izaera juridikoa duen testu bat da, objektibotasun handikoa. Edukiari dagokionez, testu politiko-soziala da. Bertan, 1876ko Konstituzioaren artikuluen zati bat ageri da. Testuaren egilea Espainiako Gorteak dira (Errepublika kendu ondoren Espainian egindako lehen hauteskundeetan sufragio unibertsalaren bidez hautatuak), Alfontso XII.aren onarpenarekin. 1876ko ekainaren 30ean argitaratu zen Madrilgo Gazetan eta espainiar guztiei zuzenduta dago.

Konstituzioaren Eduki Nagusia

Testuaren gai nagusia 1876ko Konstituzioa da. Konstituzioaren baitan hainbat ideia nabarmentzen dira:

  • Erlijioa: Erlijio katolikoa baieztatzen da estatuarena bezala, nahiz eta beste kultu batzuk pribatuan onartu.
  • Eskubideak: Iritzia emateko eta elkartzeko eskubidea onartzen da, askatasuna zabalduz (nahiz eta geroago legeek mugatu).
  • Politika: Bi ganbera (Senatua eta Diputatuen Kongresua) ezartzen dira, eta botere-banaketari esker, erregeak ez du lehengo botere absolutua (botere legegilea Gorteekin partekatzen du eta beto eskubidea du).
  • Monarkia: Monarkia konstituzionalaren ezarpenak garrantzi handia du Espainiako gizartean. Izan ere, Alfontso XII.aren Berrezarkuntza 1876ko Konstituzioan oinarritzen da.

Testuinguru Historikoa

Onarpena

Konstituzio hau Borboitarrek tronua berreskuratu eta gutxira onartu zen, Alfontso XII.a monarkiaren errege bihurtu zenean Martínez Campos jeneralaren Saguntoko pronuntziamenduaren ondorioz.

Egoera Politikoa eta Cánovasen Helburuak

Errepublika estatu-kolpe batekin amaitu zen, baina egoera politikoa ez zen konpondu eta Hirugarren Gerra Karlista oraindik indarrean zegoen. Antonio Cánovas del Castillok pentsatu zuen irtenbide bakarra monarkia borboitarra berrezartzea zela. Armadaren babesarekin, Alfontso Espainiako errege izendatu zuten, armadaren gehiengoaren babesa lortuz.

Alfontso XII.ak, Cánovasen gidaritzapean, bizikidetasun politikoa eta Elizaren babesa lortu nahi zituen. Gorte konstituziogileetarako deialdia egin zuten konstituzio berria prestatzeko, hasieran gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez (nahiz eta 1869ko Konstituzioa, indarrean zegoena, aurrerakoia izan). 1876ko Konstituzioa, berriz, moderatua zen.

Cánovasen helburua konstituzio ireki eta malgua egitea zen, oreka politikoa lortzeko, estatuari egonkortasuna emateko eta pronuntziamendu militarrak saihesteko. Horretarako, alderdi dinastikoen (kontserbadorea eta liberala) txandakatze sistema (txanda-sistema) diseinatu zuen. Horregatik, Seiurteko Demokratikoa gertatu aurreko egoerara itzuli nahi zen nolabait (moderatuek boterea zutenean), baina egonkortasun handiagoarekin.

Sufragioaren Bilakaera

1878an, errolda-sufragioa berrezarri zuten, eta horrek herritarren parte-hartzea biztanleriaren % 5era murriztu zuen. 1890ean egoera aldatu zen (Sagasta gobernuan zegoela), eta gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatu zuten berriro hauteskunde orokorretarako.

Indarraldia

Konstituzio hau 1931 arte egon zen indarrean, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen arte, nahiz eta Primo de Riveraren diktadura garaian (1923-1930) bertan behera utzi zuten.

Entradas relacionadas: