1839ko urriaren 25eko legea testu iruzkina
1-Cadizko konstituzioa:
Konstituzio hau Cadizen sortu zen frantsesek Espainia okupatzen zuten bitartean.Ordurako, Batzorde zentralaren ospea era eragina eskasa zenez,erregetza kolektiboa ezarri zen.Hasieran 5 kide kontserbadorek osatzen zuten talde hau.Beranduago Cadizera gero eta burges,liberal eta funtzionario ilustratu gehiago zetozen babesaren bila.Hauek,hiriaren biztanleen eta atzerriko merkatarien koloniaren presioak zirela eta,dekretu liberalak indarrean jartzea eta Gorteak deitzea lortu zuen./Cadizeko Gorteen osaerak ez zuen ondo islatzen orduko espainiar gizartea.Goi noblezia eta Elizako hierarkiaren presentzia urria zen eta okupatutako probintzien eta Ameriketako lurraldeen ordezkaririk ez ziren agertzen.Gorteen erdiko klaseak,intelektualak,funtzionarioak eta militarrak zeuden baina herriko klaseak ez. Lehen saioetan ehunen bat diputatu ziren.Kopuru hau hirurehunera igo zen./Gorte hauetan bi joera nabarmentzen ziren:liberalak eta absolutistak. Lehenengoak eraldaketak nahi zituzten,bigarrenak, antzinako erregimena mantentzearen aldekoak ziren.Kleroak ere,pulpituetatik ideologia absolutista aldarrikatzen zuen./Legegintza lana anitza zen:inprenta-askatasunaren dekretua,zentsuraren abolizioa,erregimen feudala bertan behera uztea,jurisdikzio jaurerriak abolitzea eta gremioak indargabetzea.Erlijioa gai eztabaidagarria zen:inkisizioa abolitu zen,hamabi kide baino gutxiagoko komentuak itxi ziren eta beraien ondasunak sekularizatuz.Hala ere,katolizismoa izan zen konstituzioak aintzat hartzen zuen erlijio bakarra.Lurraren antolamendua tratatu zehaztu ez bazen ere. Erregionalismo joerak azaldu ziren baina nazio bakarraren iritzia gailendu zen./Konstituzioa 1812ko S.Jose egunean onartu zen (La Pepa),1814 arte.
Ondorio:
Cadizko konstituzioa Espainiaren lehena izan zen, Frantziaren1791 eta AEBren 1787 eragina nabarmentzen da.Bere garaian kokatuta,aurrerapen handikoa zen eta Espainia modernizatzeko baliatu zuen.Testuaren eragina Europatik eta Latinoamerikatik hedatu zen.Testuan antzinako erregimenaren aztarnak agertzen badira ere,liberalismoa nabaria da.Edozein kasutan,ideologia ezberdinak gai izan ziren konstituzio hau adosteko./Zenbait pentsalarien ustez,Frantziakoa baino hobea zenez,eragin handiagoa izan zuen Europan nazio-espiritua zuelako. 3-
Mendizabalen desamortizazioa:
Desamortizazioen bidez liberalek nahi zuten merkatutik kanpo zeuden ondasunak ateratzea.Hala ere, prozesu hay 1767an Karlos II.Arekin hasi zen Jesusen Lagundiko ondasuna saldu zituenean./Prozedura hau agintariekin errepikatu zen ere Karlos IV,Godoy,Jose L,Mendizabal...,honela Calvo Sotorekin 1924arte./Mendizabalen dekretu hau praktikan jartzean,Erromako erlazio diplomatikoak apurtu ziren.Desamortizazio honen helburua zen Isabel II.A tronuan mantentzea Espainian estatu liberala ezartzeko.Horretarako beharrezkoa zen Gerra karlista irabaztea/Elizaren ondasunen salmentekin Ogasun Publikoa sendatu nahi zuen kanpoko kredituak lortzeko./Proposatutako helburu batzuk lortu ziren:Gerra Karlista bukatzea,mailegu berriak lortzea,liberalismoaren aldeko jabeen klase berri bat sortzea.
Ondorioak:
Estatuak pentsatzen zuen diru guztia ez zuten lortu,horregatik arrakasta erlatiboa izan zuten diru mailan/Helburu politikoari dagokionez,Mª Kristinak lortu zuen I.Karlistaldia irabaztea eta Isabel II-a tronuan mantentzea./Helburu ekonomiko-soziala ere ez zen lortu.Izan ere,ez zen lur jabegoaren egitura aldatu (alokairuen ordez salmenta aukeratu zuten) eta lurraren errendimendua ez zen funtsean handitu.Benetako nekazal erreforma bat egiteko aukera galdu zen.
2-Pertsiarren manifestua:
Testua independentzia Gerraren ondoren kokatu behar dugu. Baionako abdikazio eta Napoleonen tropen inbasioengatik piztu zen independentzia gerra. Espainiako erregeak destronatu ondoren Napoleonek bere anaia jarri zuen erregezan. Horren aurka altxa zen Espainiako herria eta sei urte iraungo zuen gerra bat hasi zen (1808-1813). / Gerra garaian Cadizen bildu ziren gorteek, konstituzio liberal bat sortu zuten (Cadizeko 1812ko “la pepa” konstituzioa) eta dekretu batzuk sortu zuten. Espainia erregimen Zaharretik atera eta Espainia monarkia parlamentarioa bihurtzea zen beraien helburua (testu honen diputatuek deuseztatu nahi dutena).
Cadizeko konstituzioa aldarrikatu ondoren, Frantziar ejerzitoek atzera eman zuten fronte guztietan. Napoleonen hondamenak Valenciako ituna sinatzea ekarri zuen. Fernando VII-ri koroa .../ Valenciako ituna sinatu ondoren, Fernando VII Espainiara bueltatu zen. Gizartearen sektore zabalek “deseatzen” zeuden Fernando II itzul zedin. Izan ere, liberalek Cadizeko konstituzioa berretsi zezan nahi zuten; absolutistek hura kentzeko eta herriak; gerra luze eta suntsigarriaren ondoren, erregeak bakealdi luzea ekarriko zuela espero zuen. Baina Cadizeko konstituzioa Fernando VII-ren ideologien eta interesen aurkakoa zen. Atzeratu zuen itzulera Madrilera eta egoera aztertu zuen, herrialdearen barnealdean liberala gero eta ahulagoak zirela konprobatuz. Valentziara heldu zenean, jaso zuen komentatzen ari garen agiria “pertsiarren agiria” izenaz ezagututa eta gogoz hartu zuen haren eskaera.
Ondorioa
Testuaren eragina oso handia izan zen “pertsiarrek” beraien helburua lortu baitzuten. Fernando VII estatu kolpea eman zuen 1814ko maiatzaren 4an. Konstituzioa eta Cadezeko Gorteek egindako lege liberal guztiak indargabetu zituen Erregimen zaharra ezarri zuen, erregimen absolutista.. Herria ez zen konstituzioaren alde azaldu. / Europan ere errestaurazio absolutista suertatu zen (vienako kongresua). / Absolutismoaren errestaurazioak ondorioak ekarriko ditu (ekonomian, liberalen jazarpena, pronutziamendua, ..) Riegoren pronumtziamenduak arrakasta izan zuen arte (1820-23). 7
-
1876ko konstituzioa:
Konstituzio hau Canovasek indarrean jarri zuen ekainean,Konstituzio honetan aurreko legislaturako 600 senatariek eta diputatuek parte hartu zuten.Amaierako testua Gorte Konstitugileek aldaketa askorik gabe,onartu zuten./1874.Ean Martinez Camposek Alfontso Borboikoa erregealdarrikatu zuten.Momentu horretan Berrezarkuntza hasi zen.Hau liberalismo espainiarren aldirik egonkorrena izan zen.Egilerik nagusiena Antonio Canovas del Castillo izan zen./Elizabeten erregealdian ministro izanik,Canovas Alfontsiar alderdiaren buru zelarik,1874an Sandhurst manifestua idatzi zuen Alfontsorentzat.Manifestu honetan erregea liberaltzat aurkeztu zen./Behin Alfontso errege aldarrikatuta,Canovas Ministro Kontseiluaren presidente izendatuta izan zen.Honen helburua izan zen konstituzio bat egitea luzarorako bakea ziurtatzeko.Honek iraun zuen 1923ko Primo de Riverak estatu kolpea eman arte./ Konstituzioaren bizitza hiru etapatan gertati zen:1-(1875-1885)Pardo itunarekin bukatzen duela non kontserbatzaileek eta liberalek erabakitzen dute boterean tartekatzea./2-(1885-1902) Maria Kristina erregeordetzan.Epe honetako arazoak:banaketak, oligarkia,kazikismoa eta kolonien galera 1998an.3-(1902-1923) Ekialdeko krisiak,arazo sozialak,eta Berrezarkuntzaren ospea galtzen da.Canalejasen hilketak alderdien txandaketa apurtzen du./1923an Primo de Riverak estatu kolpea ematean konstituzioa indargabetu zuen. Diktadura honen porrotarekin,monarkia ere erori zen./Konstituzio honek pentsamendu kontserbatzailearen isla da./1923.Urera arte indarrean egon zen.Urte horretan Miguel Primo de Riverak,estatu kolpe bat emanez,Alfontso XIII.
Aren onarpenarekin diktadura ezarri zuen.
Ondorioa:
Indarrean egon zen bitartean estatuko lege nagusia zen,baina hurrengoetan eragin gutxi izan zituen./Konstituzio honekin bipartidismoaren txandaketa ezarri zen Espainian,zeinak hauteskunde ustelak ahalbideratzen zituen eta gainontzeko alderdiek ezin zuten joko politikoan parte hartu.
5-
1839ko urriaren 25eko legea:
Analisia Testuaren. Egitura:Testuak badu sarrera bat non agertze den Mª Kristina Gobernatzailea den aldetik, Gorteetan onartutakoa sinatzen duela. Legeak bi artikulu baino ez ditu. Lehenak foruak berresten dituela eta bigarrenak Gobernuak Gorteei proposatuko dituela foruen aldaketa.Testuaren ideia nagusiak (helburua):Gobernuarenproposamena Gorteei foruak aldatzeko.Bigarren mailako ideiak (kontzeptuak):Gorteak : Erakunde honen independentzia agerian agertzen da lege hau onartzean.Erresumako Erregina Gobernatzailea: Mª Kristinaren funtzioa Elisabet adin txikikoa zen bitartean.Foruak: Antzineko usadioak Euskal probintzietan eta Nafarroan, zeinak Espainian liberalismoa ezartzeko oztopoak zirenak.Monarkiaren Konstituzioa: 1837ko konstituzioaz ari da, liberlismo espainiarren 2.A.Konstituzio hau aldarrikatu zen 1. Gerra Karlistak irauten zuen bitartean.
Kausak:
Fernando VII.A hiltzean liberalen eta absolutisten arteko tentsioek gerra zibilean bukatu zuten. Operazio eremu nagusia Euskal Herrian eta Nafarroa izan zen baina Katalunia, Aragoi eta Valentziara hedatu zen ere. Gerra honetan, 13.000.000 biztanletik 200.000 pertsonak hil ziren. / Mª Kristinak liberalen babesa nahi zuen baina ez zuen baina aldaketarik egin nahi (berdintasun juridikoa eta fiskala arloetan)./ Zumalakarregi baliatu zen gobernuaren zalantzaz armada karlista eratzeko. Hauexek ziren Karlismoaren oinarriak: absolutismo monarkikoa, lurraren jabetza tradizionala eta erlijio integrismoa. Ideologia honen aldekoak honako hauek ziren: iparraldeko nekazariak (foruen defendatzaileak), behe noblezia, klero kontserbadorea eta iparraldetako hirietako esku-langileak. / Liberalismoaren (erregeordearen) aldekoak: klase ilustratuak, burgesia eta herriko proletarioa. Liberalen helburua: gobernu konstituzionala; Estatu osorako legeria bakarra; Elizaren kontrola gizartean ez izatea. /Karlismoak E. H.An ospe handia izan zuen foruen defentsarekin bat zetozelako. Liberalismoa, berriz, hauen aurka zegoen. /Karlismoak Errusia, Austria eta Prusiako laguntza zuen. Liberalismoak, ostera, Aliantza Laukoitzarena (Ingalaterra, Portugal, Frantzia eta Espainia). /Nahiz eta lehenengo altxamenduak porrot egin, Zumalakarregik 30.000 boluntarioekin armada bat egin zuen. Zumalakarregik, arrakasta osoz, gerra sorpresa eta gerrilla erasoak egin zituen. Lurraldea ondo ezagutzen zuelako. Gaztelako eta Kantabriako karlistek Euskal Herrian aurkitu zuten babesa. Amezkoetako liberalen porrotaren ondoren, gaurko EAE eta Nafarroa D. Karlosen menpe egon zen, hiriburuak eta Arabako Errioxa izan ezik. /D. Karlosek foruak zin egin, legeak eta zigor kodea aldarrikatu zituen. Era berean, Oinatiko Unibertsitatea planeatu zuen. /Nazioarteko aitorpena izateko beharrezkoa zen Bilbo konkistatzea. Setio honetan Zumalakarregi hil zuten. Esparterok Bilboko setio Lutxanako gudan apurtu zuen. /Zumalakarregi hil ondoren karlistek Espainian zehar espedizioak antolatu zituzten hala ere, tropen morala ez zen berreskuratu. Azkenean Espartero (liberala) eta Marotoren (karlista) negoziazioek bakea ekarri zuten (Bergarako Ituna) nahiz eta Nafarroako karlistak kontra egon. Akordiora heltzeko Marotok jeneral karlista nagusiak Lizarran fusilatu zituen. Bizkaiko eta Gipuzkoako militarrek soldata eta kargua mantendu zuten eta foru-erregimena errespetatu zen. Bitartean Levanten, Cabrera militarra Frantziara abiatu zen
Ondorioak
: Foruen aldaketa 1841an izan zen. Urte horretan “pase forala” eta barneko aduanak desagertu ziren. Hau gobernuaren zigorra izan zen euskal diputazioek Esparteroren kontrako altxamendua jarraitu zutelako. Espartero erbesteratuta izan ondoren, alperrik eskatu zuten euskal erakundeek foruen berreskurapen osoa./ Foruek iraun zuten bitartean, euskal diputazioek lege honek erabiltzen zuten foruen defentsarako. Euskal probintziek ez zuten adostu beraien artean gobernuarekin foroak aldatzeko momentua. Harreman onak zeudenean beharra ez zegoelako eta kontrako kasuetan egoera egokia ez zelako.
9
-
Federiko Echevarriaren hitzaldia:
XIX. Mendearen bukaeran Euskal Herriko industrializazioa abian jarri zen, Bilbon batez ere. Han siderurgian inbertsio handia egin zen. Izan ere, bertako mehategietan burdin (meha) ezin hobea zegoen. / azkar handitu zen industria, baina guztia gutxi batzuen eskuetan zegoen. Hau da, ekonomia monopolista zen. Gainera, bizkaian zehar zabaldu beharrean Bilbon kontzentratu zen. / Espainiako industriagune boteretsuena bilakatu zen Bilboko itsasadarra eta bertan ekoizten zen Espainia osoko industria produktuak. Atzerrian ere, bezegoen produktu berdinak teknologia aurraratuagoarekin, baina lege protekzionista zela eta, atzerriko lehiari aurre egiteko, Bilbon erosten ziren produktu nazional guztiak. Hau, Victor Chavarrik sortu zuen, 1891ean, burgesia industrialarekin batera. Kataluniako ehungintzarekin eta Gaztelako zekaleen produktoreekin batu ziren ere. / Baina Sagasta gobernuburu jarri zenean, Alemania-Espainiar ituna sinatu nahi izan zuen, librekanbismoa bultzatu zuena. Alemania industria potentzia handia zen eta zalantzarik gabe, bertako industruiari kalte egingo zion itun honek. Horregatik egin zen ituna ez sinatzeko eskaera testu honetan jasotzen dena.
Ondorioa:
hitzaldi honek bere helburua bete zuen, ituna ez baitzen sinatu. Honek Euskal Herriko industriaren garapena handia ekarri zuen. / 1896an inportatzeko zegoen askatasuna kendu zen eta Euskal Herriko ekonomian mesede egin zion. / Haien handia izan zen industriaren hedapena, non 1902an “altos hornos de vizkaya” edo beste modu batean esanda, Bilboko siderurgia eredu bilakatu zen Espainia osoan. / Gainera, Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen armen eskaerak, Gipuzkoako industrializazioari bultzada eman zion.
6-1876ko uztailaren 25eko legea:
Foruak antzinako erregimenaren idatzitako usadioak ziren, Espainiako lurraldeak gobernatzeko balio zutenak. Liberalismoa ezarri zenerako, Euskal probintziarenak eta Nafarroarenak baino ez ziren geratzen. Azkenak abolitzean Aragoi koroakoak (Aragoi, Katalunia eta Valentzia) izan ziren, lurralde hauek austriar hautagaiaren alde Ondorengotza Gerran borrokatu eta galdu zutelako. / Foruak lurralde bateko legedi berezia zirenez, sistema liberalean egokitze txarra zuten, Liberalismoa berdintasunena eta askatasunean oinarritzen zelako. Hori dela eta, Konstituzio guztietan foruek ez ziren aipatu edo aldaketaren beharra adierazten. / Lehengo Gerra Karlistako 81833-1839) operazio militarrek Euskal Herrian izan zuten eszenatoki nagusia, karlisten hautagaia eta foruen etorkizuna lotu zelako. / Gerra hau bukatu zen Bergarako Itunari esker. Espainiako Gorteek berretsi zuten itun hau foruei balio juridikoa emanez. 1839.10.25eko legearekin. / Geroago, 1841ean, Euskal diputazioak Esparteroren kontra altxatu zirenez, zigor moduan baimen forala abolitu zen eta barneko aduanak kostaldean eta Frantziako mugan jarri ziren. Espartero gobernuko presidentzia amaitzea 1843an, foru eskumen hauek ez ziren berreskuratu. / Foruek 1876.07.21 arte iraun zuten. Desagerpen hau azken gerra karlistako (1872-1876) porrotaren ondorioa izan zen.
Ondorioak:
Legeak bi jarrea kontrajarri sorrarazi ziteun: amore eman zutenak “transigenteak” eta “intransigenteak”. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiako aldundiak ez ziren legea onartzeko prest agertu, eta kentzeko eskatu zuen. Horren aurrean 1877ko maiatzean gobernuak Bizkaiko Foru Aldundia deuseztatu zuen, eta amore eman zuten foruzaleek eraturiko probintziako Aldundi baten ordezkatu zuen. Urte beraren amaieran Arabako eta Gipuzkoako aldundien gauza bera gertatu zen. Foru sistema ezeztaturik geratu zen./ Foruen ezabatze prozesuan azken pausoa izan zen, eta ikusi dugun bezala, euskal probintzietako foruei bakarrik eragin zien. Izan ere, lehen gerra karlistaren eraginez, Nafarroak bere foruak galdu zituen (1841eko “ley Paccionada”). Euskal probintziek, ordea, gorde zituzten, murrizketa izan arren (1841eko Urtarrileko eta Urriko legeak). / Foruen galerak Euskal probintzietan zirrara eta hunkigarritasuna sarrarazi zuen. Canovas de Castillok, bakea eta lasaitasuna behar zuen “errestaurazio” berria sendotzeko. Euskal Probintzietako lasaitasuna bermatzeko, 1878an Gobernuak kontzertu ekonomikoa eman zien hiru probintziei , Gobernu eta aldundi berriaren emaitza izan zena. / Kontzertu ekonomikoaren bidez, euskal probintziek autonomia fiskal eta administratiboa izango dute. Bakoitzak Estatuari kupo bat ordainduz eta soberakinak aldundiak administratuz. Honela, beste probintzietatik bereizten ziren, eta Nafarroarekin berdindu. / Burgesia eta merkatariak ados geratu ziren. Gizartearen sektore zabalak, ordea, ez ziren ados gelditu. / Bizkaia eta Gipuzkoak 1937an galdu zutun, gerra zibilean Errepublikaren alde agertu zirelako. ?
12- La lucha de las clases astekariko artikulua (0986-05-23) Kausak :
Euskadiko langile mugimenduak meategien ustiaketa modernoarekin hasi zen. Nahiz eta 1869ko Meatzetako Legeak ustiaketa intentsiboa onartu (ordura arte Bizkaiko meategiak bakarrik ondoko herrietako biztanleek landu ). Beharrezkoa zen III. Gerra Karlista bukatzea 1876an meategien zonaldeak markatzeko eta kanpoko kapitala, gehienbat frantsesa, belgikarra eta ingelesa, Jaurerrian inbertitzeko. / Ustiaketa modernoak eta immigrazioak Nerbioko ezkerraldeko herrien populazioa handitu zuten. Etorkinak, Espainiako eta Euskal Herriko landa eremuetatik ihesi egiten zutenak, meategien ondoan kokatu ziren. Ezkonduak beste familiekin etxeak partekatzen zituzten eta ezkongabeek, berriz, enpresetako barrakoietan ostatu hartzen zuten. / Vicente Blasco Ibañezek “El intruso” eleberrian salatu zuen moduan, barrakoien edo kuartelen egoera ezin kaskarragoa zen: altuera gutxikoak, haizeztatze eskasekoak, zirrikituz beterikoak eta zerien kiratsa nazkagarria zen. / Enpresako dendak debekatzea meatzarien beste errebindikazio bat zen. Askotan langileek ez zuten dirutan kobratzen enpresetako bonotan baino. Hauek enpresako denda eta kantinetan gasta zitzaketen. / Egoera honek zuen interbide bakarra greba egitea zen. Lehenengo greba orokorrean langileek eskatzen zuten 10 orduko lanaldia, arloen (tareak) deuseztapena eta denden eta barrakoien kentzea. / 1890ean, Loma jeneralak patronala eta langileen artean bitartekaritzako lanak egin zituen. Horren ondorioz adostu zen neguan 10 orduko lanaldia eta udan 11 ordukoa. Meategien jabeek ez zuten akordio hau errespetatu, presioak eta langileen ordezkarien kanporaketak jarraitu zutelarik. Langileek bere aldetik, 1890, 1891, 1892 eta 1895ko grebekin erantzun zuten./ Langileen eskubideak defendatzeko Pablo Iglesiasek eta beste langileek batzuk 1879an PSOE alderdia fundatu zuten. Alderdi hau ideologiaz marxista, helburu nagusiaz zuen klase guztiak desagertzea, denak libre eta berdin izateko. Horretarako beharrezkoa zen prentsa askatasuna, sufragio unibertsala eta beste aldarrikapen batzuk ere. PSOE hasieranExtremaduran, Gaztela berrian eta Madrilen ezarri zen. Geroago Asturias, Bizkaia eta Valentziara hedatu zen. 1881ean klandestinitatetik irten zen eta 1891etik aurrera hauteskundeetan parte hartu zuen.
Testuaren garrantzia:
Testuan azaldutakoaren ondorioak:
Testu honek “La lucha de clases” astekarian agertu zuenez, ez zuen zuzeneko ondoriorik izan. Litekeena zen testu honen helburua langileen kontzientziak suspertzea. Hori luza rorako lana zen. Hortaz, hurrengo urteetako greba orokorrak.
8-
Joaquin Costaren berrezarpenari kritika
testu hau errestaurazioaren garaian kokatuta dago. Errestaurazioa Canovas del Castillok antolatutako sistema politikoa da, 1874ean hasitakoa. Helburua egonkortasun politikoa zen eta Alfontso XIIa errege zela lortu egin zen: gerra karlista amaitu zen, kontzertu ekonomikoak onartu ziren, 1878an kubako arazoari behin behineko irtenbidea eman zitzaion.. / baina sistemaren eragina ziurtatzeko bi alderdien txandaketa ezarri zuten eta hauteskundeetan iruzur handiak egiten zituzten. Herriak gobernu burua aukeratu ordez erregeak edo erregeordeak aukeratu zuen. / 1885an Alfontzo XII.A hil zen eta Hasburgoko Maria Kristina jarri zuen erregeorde. Egonkortasun politikoak hobekuntza ekonomikoa ekarri zuen erregeordetzaren hastapenetan eta honek gizartearen garapenen eragin zuen. Analfabetismoa gutxituz zihoanez, iruzirra onartzeari utzio zioten herriak. Hemen hasi zen Errestaurazioaren lehen krisia. / Krisia, kubako (1895ean hasi zena) eta filipinetako gerrekin areagotu zen, kuba eta filipinak estatu batuek defendatzen zituela. Espainiak prestakuntza eta aliaturik gabe abiatu zen gerrara Prentsak, gerraren aldeko iritzi positiboa bermatu zuen, baina Espainiak porrot egin zuen eta 1898ko Pariseko Bakearen ondoren, inperio kolonialik gabe geratu zen. / 98.Ko hondamendiak pesimismoa ekarri zuten. Sistemaren aldaketa aldarrikatzen hasi zen, sentimendu eraberritzaileak bultzatuta. / Hondamendiak ondorio ugari sortu zituen: ejerzitioa sistema parlamentariotik urruntea, ekonomiaren krisia… Gainera, 98ko belaunaldiak (machada, Unamuno, Baroja..) beraien lanetan Espainiaren egoera salatzen zuten eta modernizaio beharra esketzen zuten. Hortaz gain, Joaquin Costak intelektualen mugimendua eraberritzailea sortu zuen: erregenerazionismoa. Errestaurazioari kritika egin zion (gu aztertzen asi garen testuaren bitartez) eta berrikuntza sakonak eskatzen zituen politikan, ekonomian eta batez ere kulturan, analfabetazio maila oso altua zegoelako.
Ondorioa:
Joanquin Costaren testu honek ez zuen eragin handirik izan espainiako biztale gehienek analfabetoak ziren eta 1923 arte errestaurazio sistema mantendu zen. 98ko belaunaldikoek Espainiako indiferentzia salatzen dute. Beraz, herriak aldaketaren alde gutxi egiten zuenez, Primo de Riveraren estatu kolpera arte Maria Kristina Hasburgokoa (1885-1902) eta bere seme Alfontso XIII. (1902-1923) egon ziren gobernuburu errestaurazioa beraien sistemaren oinarri zutelarik.
10-
Vicente Blasco Ibañezen el intruso eleberriaren pasartea (1904)
Kausak:
1869ko Meatzeko Legeak ahalbideratu zuen Espainiako meategiak modu modernoan ustiatzea. Euskal Herriari zegokionez, Azken Gerra Karlistaren amaierak foruen abolizioa ekarri zuen. Harrez geroztik ez zegoen eragozpenik minerala jaurretik kanpo esportatzeko. 1876tik aurrera Bizkaiko handikiek meatz kotoak erregistratu zituzten, beranduago atzerriko kapitalari errentan alokatzeko. Konpania nagusienen artean: Frantses-Belgikarra, Orkonera, e.A. Enkarterrietako burdina Erresuma Batura, Alemaniera eta Frantziara esportatu zen gehienbat. Itzulerako bidaian, ontziek ikatza ekartzen zuten modu honetan erregai honen garraioa merkea zen. Abantaila ekonomikoa honi esker itsasadarreko ezkerraldean burdinekin erlazionatutako industria ezberdinak ezarri ziren (labe garaiak, ontziolak, latorrizkoa). Langileen bizi-baldintzak hain kazkarrak ziren, zenbaitetan greba orokorrak egin baitituzten eta beharginek Bilbon egin zituzten hiriaren harridurarako lehenengo manifestazioak. Ordura arte Bizkaian bi mundu paralelo baitzeuden.
Testua eta bere inguru historikoa
"El intruso" seguruena da Blasco Ibañezen eleberririk politikoena. Luis Aresti pertsonaia garrantzitsuenatariko bat da, Areilza doktorea, Triano meatz hospitaleko medikua gogoratzen gaituena. Idazleak garai hartako Bizkaiko arazo sozialak aztertzen ditu. Alde batetik karlista ohiak, zeinak sortu berria den PNVren atzetik ezkutatzen baitira eta Deustuko Jesusen Lagundikoek babesten dituzte. Beste aldetik, meatze eta labe garaietako proletalgoa, ahaztu gabe burgesia liberala, Bilbo eta Neguri garatu zuena
.Ondorioa:
Testuaren ondorioak. Eleberri honen salaketazko osagai soziala agerian dago. Argitaratu zenerako, Bizkaiko meategietan arriskutsua zen lan egitea istripuak sarritan gertatzen zirelako. Urte horretan, 1904an, Bizkaiko Gobernadore Zibilak, jakinarazi zien meatze-ugazabei aurreko urtean 30 hildako eta 13 zauri larriak gertatu zirela eta lanean ziurtasun neurriak hartu behar zirela. 1903tik Epaimahai Nagusiak erabaki zuen ez zela delitoa langileen koalizioak edo greba egitea beraien eskubideak defendatzeko. Hala ere, zaila zenez kasu guztietarako zehaztasunak ematea, geroko grebetan gobernuak edo erregeak ugazaben eta langileen artean bitartekari lana egin behar izan zuten. 1904 urtean, lege batek onartu zuen igandeetako atsedena eta 1910ean beste batek meategietako lanaldia 9 ordu eta 30’ erabaki zuen. 1919 arte itxaron beharko zen 8 orduko jardunaldia, asteko 48 ordu, adosteko meatze-jabeekin
11-
Euskeldun Batzokijaren Estatutuak:
Sabino Aranak defendatutako nazionalismoa bat bateko aldaketa sozialen,kulturalen eta politikoen aroan jaio zen./Sabino Aranaren aroan euskal gizartea aldatzen ari zen.Aldaketen artean Antzinako Erregimenaren erorketa;ideia liberal-zentralisten eta laikoen loraldia;jauntxokeria eta sistema demokratikoaren ustelkeria; karlismoaren krisialdia bere porrot militarraren ostean; foruen galera, nazionalismo espainiarraren krisia eta bere berragerpenaren saiakera;politika kolonialak eta beraien emantzipazio prozesua;teoria arrazisten hedapena;industrializazioaren hasiera eta langile mugimenduaren sorrera (anarkismoa,sozialismoa)./Euskal nazionalismoa 1876ko foru abolizioarekin lotuta dago.Estatuak zentralismora abiatu orduko,Bizkaian eta beste estatuko zonaldeetan ere,tokiko identitateetan hasi zen ikertzen.Ikerketa hauek plazaratzen ziren “lorezko jokoetan” non lan onenak saritzen baitziren./Sabino Aranak Euskal nazionalismoari koherentzia eman zion hausnarketa pertsonalaren ondoren.Hasierako asmoa foruak berreskuratzea zen.
Ondorioa:
Batzoki honen bizitza laburra izan zen,30 inguruko kide kanporatuak izan zirelako.Hala ere,120 kide izatera lortu zuen.Azkenean,1895ean gobernadoreak batzokia itxi zuen zenbait jasotako salaketak argudiatuz hasierako helburu kulturala betetzen ez zuelako./Testu honen konfesionaltasuna nabaria da.Hala ere, bi joera agertu ziren:independentistak eta autonomistak.1910ean alderdia zatitu zen baina 2.Errepublikarako berriro lortu zen elkartzea./Hasieran,Euskal nazionalismoaren printzipioak modu defendatzailean eta baztertzailean planteatuta zeuden(arraza, hizkuntza,legeak izaera eta usadioak).Kanpotik zetorren eragina baztertzen zen(industrializazioa,zentralismoa...)Hori dela eta, euskal nazionalismoa eragin eskasa izan zuen gizarteko beste sektoretan,hots, langileengan eta goi mailako burgesiarengan.
4-Burdinbideen lege orokorra:
Industrializazioaren garaian gaude,Ingalaterran XVIII. Mendean hasi zen mugimendua.Espainian,beste Europako estatu batzuekin konparatuz, beranduago hasi zen./Izan ere,Espainian industrializazioa hasteko oztopo handiak zeuden. Lehenengoa,Espainiaren nekazaritzaren azpigarapena izan zen.Desamortizazioak industriaren garapena ekarri behar zuen,baina gelditu egin zen. Bigarrenean, kapital falta zen. Hirugarrenean,lehengaien urritasuna.Honi gehitu behar zaio,atzerapen teknologikoa, enpresarako mentalitate eza,merkatu bateratu baten eza eta arazo politikoak./Honen aurrean, industrializazioa hasteko trenbidea eraikitzea ezinbestekoa zen./Hala ere,oso trenbidearen lerro gutxi egon ziren.Izan ere,kostua oso altua zen eta errendimendua oso urria./1844ean Errege Agindu bat eman zen enpresa pribatuei burdinbidearen zati bat eraikitzeko ahalmena emanez,baina emaitzak oso eskasak izan ziren./1855eko Trenbideen Lege Orokorrak,progresistek eragina, industrializazioa suspertzeko asmoz izan zen,baita lortu ere.Horrekin batera,”Madozen desamortizazioa” eta “Bankuen Legeak” suspertze horretan eragina izan zuen ere.Trenbideen Lege Orokorrak eskaintzen zituen baldintza onuragarriengatik,lortu zen burdinbidea eraikitzea.
Ondorioa:
Trenbideen Lege Orokorraren emaitza bezala,sare baten eraikuntza izan zen.Eraikuntzan,atzerriko inbertsio asko egon ziren. /Nahiz eta lortu zen Espainian burdinbidea eraikitzea,emaitza negatiboak egon ziren.Izan ere, sare erradiala sortu zen,Madril ondo lotzen zuena,baina beste leku asko ez zituen ondo lotzen.Gainera, Espainiako burdinbidearen zabalera Europakoa baino zabalagoa zenez,Europatik isolatuta gelditu zen./Trenbidearen eragina oso eztabaidagarria izan zen.Azken finean,ustiapena defizitarioa izan zen eta eraikuntza oso negozio handia izan zitekeen.Baina material asko inportatu zutenez,indutria nazionala ez zen suspertu./Hala ere, aurrepausu handia izan zen lurraldeak komunikatzeko eta barne merkatua suspertzeko.
1-Cadizko konstituzioa:
Konstituzio hau Cadizen sortu zen frantsesek Espainia okupatzen zuten bitartean.Ordurako, Batzorde zentralaren ospea era eragina eskasa zenez,erregetza kolektiboa ezarri zen.Hasieran 5 kide kontserbadorek osatzen zuten talde hau.Beranduago Cadizera gero eta burges,liberal eta funtzionario ilustratu gehiago zetozen babesaren bila.Hauek,hiriaren biztanleen eta atzerriko merkatarien koloniaren presioak zirela eta,dekretu liberalak indarrean jartzea eta Gorteak deitzea lortu zuen./Cadizeko Gorteen osaerak ez zuen ondo islatzen orduko espainiar gizartea.Goi noblezia eta Elizako hierarkiaren presentzia urria zen eta okupatutako probintzien eta Ameriketako lurraldeen ordezkaririk ez ziren agertzen.Gorteen erdiko klaseak,intelektualak,funtzionarioak eta militarrak zeuden baina herriko klaseak ez. Lehen saioetan ehunen bat diputatu ziren.Kopuru hau hirurehunera igo zen./Gorte hauetan bi joera nabarmentzen ziren:liberalak eta absolutistak. Lehenengoak eraldaketak nahi zituzten,bigarrenak, antzinako erregimena mantentzearen aldekoak ziren.Kleroak ere,pulpituetatik ideologia absolutista aldarrikatzen zuen./Legegintza lana anitza zen:inprenta-askatasunaren dekretua,zentsuraren abolizioa,erregimen feudala bertan behera uztea,jurisdikzio jaurerriak abolitzea eta gremioak indargabetzea.Erlijioa gai eztabaidagarria zen:inkisizioa abolitu zen,hamabi kide baino gutxiagoko komentuak itxi ziren eta beraien ondasunak sekularizatuz.Hala ere,katolizismoa izan zen konstituzioak aintzat hartzen zuen erlijio bakarra.Lurraren antolamendua tratatu zehaztu ez bazen ere. Erregionalismo joerak azaldu ziren baina nazio bakarraren iritzia gailendu zen./Konstituzioa 1812ko S.Jose egunean onartu zen (La Pepa),1814 arte.
Ondorio:
Cadizko konstituzioa Espainiaren lehena izan zen, Frantziaren1791 eta AEBren 1787 eragina nabarmentzen da.Bere garaian kokatuta,aurrerapen handikoa zen eta Espainia modernizatzeko baliatu zuen.Testuaren eragina Europatik eta Latinoamerikatik hedatu zen.Testuan antzinako erregimenaren aztarnak agertzen badira ere,liberalismoa nabaria da.Edozein kasutan,ideologia ezberdinak gai izan ziren konstituzio hau adosteko./Zenbait pentsalarien ustez,Frantziakoa baino hobea zenez,eragin handiagoa izan zuen Europan nazio-espiritua zuelako. 3-
Mendizabalen desamortizazioa:
Desamortizazioen bidez liberalek nahi zuten merkatutik kanpo zeuden ondasunak ateratzea.Hala ere, prozesu hay 1767an Karlos II.Arekin hasi zen Jesusen Lagundiko ondasuna saldu zituenean./Prozedura hau agintariekin errepikatu zen ere Karlos IV,Godoy,Jose L,Mendizabal...,honela Calvo Sotorekin 1924arte./Mendizabalen dekretu hau praktikan jartzean,Erromako erlazio diplomatikoak apurtu ziren.Desamortizazio honen helburua zen Isabel II.A tronuan mantentzea Espainian estatu liberala ezartzeko.Horretarako beharrezkoa zen Gerra karlista irabaztea/Elizaren ondasunen salmentekin Ogasun Publikoa sendatu nahi zuen kanpoko kredituak lortzeko./Proposatutako helburu batzuk lortu ziren:Gerra Karlista bukatzea,mailegu berriak lortzea,liberalismoaren aldeko jabeen klase berri bat sortzea.
Ondorioak:
Estatuak pentsatzen zuen diru guztia ez zuten lortu,horregatik arrakasta erlatiboa izan zuten diru mailan/Helburu politikoari dagokionez,Mª Kristinak lortu zuen I.Karlistaldia irabaztea eta Isabel II-a tronuan mantentzea./Helburu ekonomiko-soziala ere ez zen lortu.Izan ere,ez zen lur jabegoaren egitura aldatu (alokairuen ordez salmenta aukeratu zuten) eta lurraren errendimendua ez zen funtsean handitu.Benetako nekazal erreforma bat egiteko aukera galdu zen.
2-Pertsiarren manifestua:
Testua independentzia Gerraren ondoren kokatu behar dugu. Baionako abdikazio eta Napoleonen tropen inbasioengatik piztu zen independentzia gerra. Espainiako erregeak destronatu ondoren Napoleonek bere anaia jarri zuen erregezan. Horren aurka altxa zen Espainiako herria eta sei urte iraungo zuen gerra bat hasi zen (1808-1813). / Gerra garaian Cadizen bildu ziren gorteek, konstituzio liberal bat sortu zuten (Cadizeko 1812ko “la pepa” konstituzioa) eta dekretu batzuk sortu zuten. Espainia erregimen Zaharretik atera eta Espainia monarkia parlamentarioa bihurtzea zen beraien helburua (testu honen diputatuek deuseztatu nahi dutena). Cadizeko konstituzioa aldarrikatu ondoren, Frantziar ejerzitoek atzera eman zuten fronte guztietan. Napoleonen hondamenak Valenciako ituna sinatzea ekarri zuen. Fernando VII-ri koroa .../ Valenciako ituna sinatu ondoren, Fernando VII Espainiara bueltatu zen. Gizartearen sektore zabalek “deseatzen” zeuden Fernando II itzul zedin. Izan ere, liberalek Cadizeko konstituzioa berretsi zezan nahi zuten; absolutistek hura kentzeko eta herriak; gerra luze eta suntsigarriaren ondoren, erregeak bakealdi luzea ekarriko zuela espero zuen. Baina Cadizeko konstituzioa Fernando VII-ren ideologien eta interesen aurkakoa zen. Atzeratu zuen itzulera Madrilera eta egoera aztertu zuen, herrialdearen barnealdean liberala gero eta ahulagoak zirela konprobatuz. Valentziara heldu zenean, jaso zuen komentatzen ari garen agiria “pertsiarren agiria” izenaz ezagututa eta gogoz hartu zuen haren eskaera.
Ondorioa
Testuaren eragina oso handia izan zen “pertsiarrek” beraien helburua lortu baitzuten. Fernando VII estatu kolpea eman zuen 1814ko maiatzaren 4an. Konstituzioa eta Cadezeko Gorteek egindako lege liberal guztiak indargabetu zituen Erregimen zaharra ezarri zuen, erregimen absolutista.. Herria ez zen konstituzioaren alde azaldu. / Europan ere errestaurazio absolutista suertatu zen (vienako kongresua). / Absolutismoaren errestaurazioak ondorioak ekarriko ditu (ekonomian, liberalen jazarpena, pronutziamendua, ..) Riegoren pronumtziamenduak arrakasta izan zuen arte (1820-23). 7
-
1876ko konstituzioa:
Konstituzio hau Canovasek indarrean jarri zuen ekainean,Konstituzio honetan aurreko legislaturako 600 senatariek eta diputatuek parte hartu zuten.Amaierako testua Gorte Konstitugileek aldaketa askorik gabe,onartu zuten./1874.Ean Martinez Camposek Alfontso Borboikoa erregealdarrikatu zuten.Momentu horretan Berrezarkuntza hasi zen.Hau liberalismo espainiarren aldirik egonkorrena izan zen.Egilerik nagusiena Antonio Canovas del Castillo izan zen./Elizabeten erregealdian ministro izanik,Canovas Alfontsiar alderdiaren buru zelarik,1874an Sandhurst manifestua idatzi zuen Alfontsorentzat.Manifestu honetan erregea liberaltzat aurkeztu zen./Behin Alfontso errege aldarrikatuta,Canovas Ministro Kontseiluaren presidente izendatuta izan zen.Honen helburua izan zen konstituzio bat egitea luzarorako bakea ziurtatzeko.Honek iraun zuen 1923ko Primo de Riverak estatu kolpea eman arte./ Konstituzioaren bizitza hiru etapatan gertati zen:1-(1875-1885)Pardo itunarekin bukatzen duela non kontserbatzaileek eta liberalek erabakitzen dute boterean tartekatzea./2-(1885-1902) Maria Kristina erregeordetzan.Epe honetako arazoak:banaketak, oligarkia,kazikismoa eta kolonien galera 1998an.3-(1902-1923) Ekialdeko krisiak,arazo sozialak,eta Berrezarkuntzaren ospea galtzen da.Canalejasen hilketak alderdien txandaketa apurtzen du./1923an Primo de Riverak estatu kolpea ematean konstituzioa indargabetu zuen. Diktadura honen porrotarekin,monarkia ere erori zen./Konstituzio honek pentsamendu kontserbatzailearen isla da./1923.Urera arte indarrean egon zen.Urte horretan Miguel Primo de Riverak,estatu kolpe bat emanez,Alfontso XIII.Aren onarpenarekin diktadura ezarri zuen.