Platonen bizitza
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,75 KB
PLATON: Atenas-en jaio K.a.428.urtean. Aristokratikoa. 20 urtekin Sokrates ezagutzen du eta 8 urte bitartean bere ikaslea izan zen. Sokrates hil ondoren, jazarpen arriskua zela eta, Atenas-etik ihes egiten du eta bidai luzeak egiten ditu (zentru filosofiko nagusiak ezagutuz). Estatu eredu ideial bat asmatzen du eta Sirakusan ezarri nahi du, baina porrote egiten du eta esklabu bezala saldu zuten. Lagun batek erreskataturik, Atenas-era itzultzen da eta han “Akademia” ezartzen du eta irakaskuntzara eta obra filosofikoak idaztera dedikatzen da. Platonen produkzio filosofikoa oso oparoa da eta elkarrizketa eran idatzita dago. Arazoak tratatzerakoan, soluzioak sistema oso eta koherente batetan antolatzen saiatzen den lehenengo filosofoa da. Demokraziaren kritiko zorrotza izan zen. Bere ustez, gobernu guztiak txarto zuzenduta daude jakintsuak (filosofoak) egon behar bait dira gobernu buru. PLATONEN ERAGINAK: -Pitagorikoengandik: dualismo antropologikoa eta arimaren hilezkortasuna. –Heraklitorengandik: errealitate sentigarria etengabeko bilakabidean dagoela. –Parmenisengandik: izana edo izatearen koalitateak ideien munduari aplikatuta. DUALISMO ONTOLOGIKOA: Platon bi errealitate desberdinetan edo bi mundu desberdinetan sinisten zuen. Batetik, IDEIEN MUNDUA zegoen: ideia ez da gogamenean bakarrik existitzen den zerbait. Ideiak gauzen zerizanen ereduak dira eta hierarkikoki egituratuta daude. Edertasunaren ideia berez existitzen da. Ideiak ezin dira aldatu, ikutu ezta neurtu; errealitatea mundu honetan dago. Bestetik, MUNDU SENTIGARRIA: Bilakakuntza etengabean dago. Sentimenek hautematen duten errealitatea da. Ideien munduan dagoen guztiaren kopia inperfektua. Ideiak eredu bezala. DUALISMO ANTROPOLOGIKOA: gizakian bi aurkako printzipio aurkitzen ditu: gorputz ak mundu sentigarriarekin lotzen gaitu eta arimak ideien munduarekin. Izate edo izaera naturala du eta mundu sentigarriari dagokio. ARIMAREN HIRU ZATIAK: -Arrazoizko arima: eginkizuna besteak gidatzea da eta mundu sentigarriari dagokio. –Arima suminezkoa: desio nobleen iturburua. –Arima irrikatsua: desira kaxkarren iturburu. GIZABANAKOAREN ETA GIZARTEAREN ARTEKO PARALELISMOA: Estatua organismo handi bat bezalakoa da. Estatuak, gizakiak dituen beharrizan-material eta helmuga etiko berberak ditu. Arimaren zati bakoitzari Estatua osatzen duten klasetariko bat dagokio: (koadroa sartu). Filosofoen bertutea da jakituria; beraiek dira gobernatzeko gai diren bakarrak.Gudarien bertutea sendotasuna da. Haien eginkizuna, “polis”-a defendatzea eta zaintzea. Arisau eta nekazarien bertutea neurritasuna da. Haien eginkizuna, behar diren baliabide materialak produzitzea. PLATONEN PENTSAERAREN EBOLUZIOA: -Gaztaroan elkarrizketa sokratikoak: kontzeptuen definizioak egiten saiatzen dira. Oraindik ez du Ideien Mundua ezagutu. Elkarrizketak: “Kriton”(irritaren betebeharrei buruzkoa) , “Lake”(adoretasunari buruzkoa)… -Trantsiziozko elkarrizketak edo sofisten aurkako elkarrizketak: Sokrates pertsonai nagusia izaten jarritzen duen arren, bere figura desmarraztuz doa. Gai politikoak nagusi dira sofisten aurkako elkarrizketetan. Pitagorismoaren eragina nabaria da. Ideien teoriaren lehenengo aipamenak. Obra nagusi bat: “Menon”. –Heltzaroaren elkarrizketak: Ideien teoria beste gai guztien oinarri bezala agertzen da. Estatuari buruzko teoria oso bat egiten du. “Errepublika” liburua. Ideien mundua azaltzen du, bere filosofia osoaren eta bere zoriontasunaren etikaren oinarri bezala. Tesi garrantzitsuenak: badira errealitate batzuk (ongia, edertasuna…) guztiz egiazkoak direnak, baina adimenaz bakarrik antzeman dezakegunak; gure gogoak errealitate hauek ikusi ditu gu jaio baino lehen eta bizitza honetan zehar gogoratzen ditu; eta mundu sentigarriari kontrajarriak eta bere gailurrean Onaren ideia dago. –Zahartzaroaren elkarrizketak: aurreko filosofia kritikatu eta berrikusten du. PLATONEN JUSTIZIA: justiziaren eginkizuna denon ona bilatzea da.
ATENA, GREZIA KLASIKOAN: Pertsiarren aurkako gerraren garaipenak lasaitasuna ekarri zuen greziarrentzat eta Grezia klasikoaren garapena ahalbidetu zuen. Atenak bere nagusitasuna finkatzen du. Gresia klasikoaàhiria eta demokrazia. Estatu independente baten erdigunea da. Hiriak babesa eskaintzen du; iharduera ekonomikoa, sozial eta politikoaren erdigunea da. Demokraziak insonomia eta isogoria inplikatzen ditu. Batzarraz gain, kontseilua eta magistratuak daude. Esklabuek ez dituzte eskubiderik. Hiritar libreak iharduera ekonomikotik aldenduta geratzen dira. Etxea emakumearentzat geratzen da, baztertuta. Atenas-era atzerritar ugari joaten ziren. Atenas filosofiaren erdigunea zen baldintza aproposak, ekonomia indartsua, askatasun demokratikoak…zituelako. Erlijioak bizitasuna galtzen ari zen. Hiri demokratikoak filosofiaren garapena ahalbidetu zuen. Baina hona hemen paradoxa: orokorrean filosofoek eta olerkariek ez dute demokraziarekiko begikotasun handirik sentitzen. PLATON ETA ARISTOTELES.. JAKINDURIAREN KONTZEPZIO BERRIA: Platonek arrasto sakona utzi zuen Aristotelesengan. Aristotelesen ustez, Platonen ustez bezalaxe, egiazko jakituria kausak ezagutuz lortzen zen. Hala ere, bazen desberdintasunik: Platonek hautemangarriaz gaindikoaren, ideien, zientzia bakar gisa ulertzen zuen epistemea; Aristoteles adiago zegoen jasotzen dugun errealitatearen aniztasunari, eta zientzia teorikoak eta zientzia praktikoak bereizi zituen. IZATEAREN KONTZEPZIO TEOLOGIKOAK: Aristotelesek, bere espiritu zientifikoari leial, errealitate naturalaren barruan aurkitu zituen adigarria eta hautemangarria, unibertsala eta zehatza. Haren ustez, inguratzen gaituzten eta zentzumenen bidez jasotzen ditugun gauza zehatzen erealitatea zen errealitate lehena, eta errealitate horretatik abiatu behar zen. Hori zen errealismo aristotelikoa, eta idealismo platonikoari kontrajartzen zitzaion. GIZA IZAERA: Mundu hautemangarriaren errealitate arartegabekoari leial, Aristotelesek izaki natural gisa ulertzen zuen gizakia: arima bizi printzipio nagusia du, eta horrek animalia eta gizaki egiten du. Bi izaera horiek banaezinak dira; gorputza eta ariam errealitate bakar bat dira. Horretan, kontzeptualki soilik bereiz zitekeen materiagabea gorpuzdunetik (arimaren azterketa alderdi biologikoan oinarritu). Hau guztia arimaren hilezkortasuna eta erreminiszentzia platonikoa.IZAERA, MUGIMENDUAREN PRINTZIPIO: Mundu hautemangarriko gauzen artean, gauza artifizialak edo gizakiak sortutako tresnak daudeàartifizialak (kanpo printzipio batetik abiatuta soilik sortzen da, eta kanpotik soilik aldatzen da). Bestetik, gauza naturalak (barne printzipio bat daukate; horretatik abiatuta hazten, garatzen eta ugaltzen dira). Gauza naturalak beren kabuz jaiotzea, garatzea eta ugaltzea reagiten duen barne printzipio horri izaera deitzen zion Aristoteles. Hori da transformazio naturalaren kausa. ALDAKETA IZAKI NATURALETAN: potentziatik aktora pasatzea da aldaketa edo mugimendua. HILEMORFISMOA: substantzien analisian, Aristotelesek materia eta forma bereizi zituen; baina biak elkartuta daude, ezin dira banandu. Materia + Forma = substancia PLATONEN IDEIA POLITIKOAK:bere ustez gobernurik onena aristrokrazia da (jakintsuen gobernua), gero timokrazia (gerlarien gobernua),hirugarren oligarkia (aberatsen gobernua),laugarren, demokrazia (herriaren gobernua) txarra da herria jakintsua ez delako,eta azkenik, tirania (tirano baten gobernua)