Platon 4

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Zoriona eta Ongia.Gizakiaren azkeneko helburua zoriona lortzea litzateke. Ongia atseginaren eta jakinduriaren arteko bizimodu konbinatu bat izan liteke soilik. Bertuteak, ongi absolutua atzematen duen pertsona, gorengo zoriontasunera iristen da. Bertutea arimaren osasuna dela dio Platonek. Arima osasuntsu agertzen da bera osatzen duten zatiak dogokien munduan eta zereginetan aritzen direnean. Arrazoi arimak jakintsu eta zuhurki jardun behar du;suminezko zatiak, beriz, sendo; eta irritzezko alderdiak, azkenik, neurritsu. Horrela jokatuta arima osasuntsu dagoela, bere barne-indarren artean harmonia nagusi delako. Bertutearen jabe izatera heldu da. Gure filosofoa bertutea eta ezagutzaren arteko uztartzearen tesi sokratikoaren alde jartzen da. Bertute guztiak baterazten dira zuhurtasunaren bertutean, gizakiarentzako ona zer den ezagutzea dakar. Ongiaren zerizana atzitzeko aukera.Inork ez du jokatzen maltzur nahita. Benetako ongitik urruntzen gaituzten ekintzak hautatzen ditugun kasuetan, adimena eta zuhurtzia lausotuta jokatu dugula gertatu da, ezin izan ditugu geure aukeraketak ekarriko zituen kaltearren guzti guztiak sumatu.



Lehen liburua: Platonek justicia nozioari buruzko ikerketa zurrunari ekiten dio.
Bigarren liburua: Aurreko liburuaren planteamendu jarraitu baina objekzioak sartzen dizkio.
Hirugarren liburua: Militarrez eta berauei datxekiten heziera-prozesuaz aritzen da platon.
Laugarren liburua: hiriaren baeharrizanak eta dogozkien zerbitzuak erarik hoberean antolatu eta banatzeko, izaera bereziko gobernarien baharra ikasten du.
Bostgarren liburua: argudio zuzentzailetik desbideratzen dela dirudien gaia mahairatzen du.
Seigarren liburua: Filosofoen arima izaera, batez ere ezagutza tankerei.
Zazpigarren liburua: Haitzuloaren alegoriaz hitz egiten du, zehazki sinboloen interpretazioei buruz.

Entradas relacionadas: