Perpaus4

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

Izenordainak Pertsona izenordainak Izenordainak izen berezitzat jotzen dira, ez baitute mugatzailerik onartzen eta laguntzarik gabe osatzen baitute izen sintagma. Ni, gu, edonor, norbait…(izenordainak) izen berezien toki berean agertzen dira. Hauetako batzuk pertsona izenordainak dira eta pertsona izenordainak direnen artean arruntak eta indartuak bereizten dira. Pertsona izenordain arruntak: Ni - 1.pertsona sing. Hi - 2.pertsona sing. (konfiantza-tokietara, lagun artera, anai-arreben artera mugatua) Gu - 1.pertsona pl. Zu - 2.pertsona sing. (lehen, pl. zen, baina gaur egun sing. da) Zuek - 2.pertsona pl. Berori - 2.pertsona sing. * Beroriek - 2.pertsona pl. *(errespetuzko izenordain pertsonala da, eta hizkuntza-maila formalagoetara mugatua) Euskara zaharrean pertsona izenordainak: ni, hi, gu, zu. Hi aukeratzen badugu gure hizkeran, horrek forma alokutiboak dakartza berarekin. Hiri deitu diat/dinat eta elkarrekin joango gaituk/gaitun. Berori eta beroriek forma aldetik 3.pertsonakoak dira, beraz, ez dira pertsonalak (ber- aurrizkiak eta hori erakusleak osatua), baina erabilera 2.pertsonari dagokio. Formaz 3.pertsonakoa denez, aditzak ere horrelaxe egin behar du bere komunztadura. Berorrek ikusiko du. Eremu zabal batean eurok erabiltzen da, beroriek horren ordez. Pertsona izenordain indartuak: Neu, nihaur, nerau (neroni) - 1.pertsona sing. Geu, guhaur, gerok - 1.pertsona pl. Heu, hihaur, herori - 2.pertsona sing. Zeu, zuhaur, zerori - 2.pertsona sing. Zeuek, zuihauk, zerok - 2.pertsona pl. Izenordain indartuekin bi arazo gertatzen dira: forma aldetik eta erabilera aldetik desberdintasunak daudela euskalkien artean. Geu - guhaur. Mendebaldeko euskaldunek ekialdekoek baino joera handiagoa dute forma indartuak erabiltzeko. Forma indartuak galdegaiaren lekuan erabiltzen ditugu. Zeuk daukazu errua. Neu naiz barberurik asko. Galdegaiaren lekuan indartuak ez diren formak ere erabiltzen dira. Zuk daukazu errua. Ni naiz barberurik asko. Galdegaia ez izan arren, zenbait esaldietan forma indartuak ikus daitezke, nahiz eta arruntak maizago ageri diren. Neuk behintzat, ez dut horrelakorik entzun. Ni neu, ez nintzateke istilu horretan sartuko. Azkeneko honetan kasu-marka bi izenordainek hartzen dute. Nik neuk, ez nioke ezer esango. Haurrak berak esango lioke. Forma soilak ere erabil daitezke, eta bokatiboetan, ez dute lekurik forma indartuek. Zu, adiskidea, zatoz hona. Perpausa ezezkoa denean ere, ez dago izenordain indartuak erabiltzeko joerarik. Ez zaitez nirekin haserre. Nik ez nuke horrelakorik esango. Zati galderetan ere ez dago izenordain indarturik. Nor zara zu? Galderazko perpausa bai-ez erakoa denean forma indartua ager daiteke. Zeuk egin duzu ala besteari eman diozu egiteko? Genitiboan balio bihurkaria eta indartua nahasi egiten dira. Ez duzu zerorren iritzia azaltzen, bestearena baizik. Ekialdeko euskalkietan, nik beraren anaia ikusi dut eta ez, nik bere anaia ikusi dut.

Entradas relacionadas: