Natut(indarrak)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,86 KB
Indarra: gorputz baten deformazioa eragiteko edo haren higidura edo pausagune-egoerak aldatzeko gai den edozein kausa da.Dinamika:gorputzen higiduraren aldaketak aztertzen dituen Fisikaren adarra da.Dinamometroa: indarren balioak neurtzeko erabiltzen den gailu bat da. Funtsean, kalibratutako malguki bat da. Hookeren legea: indarraren balioa bikoiztean, malgukiaren luzapena bikoiztu egiten zen, indarraren balioa hirukoiztean,luzapena hirukoiztu… Malguki baten luzapena edo konpresioa proportzionala da malgukiari eginiko indarrarekiko. Indarren konposizioa: hiru indarren erresultantea kalkulatzean, higiduraren norabidea, noranzkoa eta intentsitatea lortzen ditugu. Elastikotasun konstantea:malgukiak trakzioari ezartzen dion erresistentzia adierazten du,N/m-tan neurtzen da.Indar erresultantea:gorputzari eragin dioten indar guztiek batera eraginez izango luketen efektu bera duen indarra da.Indarraren bi taldeak:Ukipen indarrak,hots,gorputza ukitzea, behar dute agerian jartzeko;distantzia indarretan,aldiz,elkarrekintza distantzia jakin batek banandutako bi gorputzen artean gertatzen da.