Gizarte

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB

 6. Espainia: Borboien erreformismoa.

6.1 Ondoregotza gerra: dinastia aldaketa.

1700ean. inperioa Espainiako tronua nor bere hautagaiarentzat eskuratzen saiatu zen. Hautagaiak: Felipe Anjoukoa, borboi etxekoa eta Karlos artxidukea ziren. Horrenbestez, Ondoregotza gerra piztu zen. Gerra horretan, bi fronte izan ziren: 1. Europan, Frantzia Europako zenbait potentziaren koalizazioaren aurka aritu zen.

Gerra 1714an amaitu zen. Utrechteko Ituna sinatzean. Espainiak Flandriako eta Italiako jabetzei uko egin eta Austriari eman zizkion. Ordainetan, Austriak Felipe V.a Espainiako erregetzat hartu zuten.

6.2 Karlos III.a eta despotismo ilustratua.

Espainiako ilustratuen txanda zen. Karlos III.ak Campomanes, Floridablanca eta Jovellanos boterean jarri zituen. Haien erreformek Espainiaren gainbeherari  aurre egin nahi zioten.

Hezkuntza erreformatzeari ekin zioten. Kleroaren ardura zen, baina ilustratuek gizarte-sektore guztietara zabaldu nahi izan zuten eta Inkisizioaren aurka ere.

Ilustrazioaren ideiak zabaldu zituzten. Horretarako, Sociedades Economicas de Amigos del Pais izeneko elkarteen sorrera sustatu zuten.

Nobleziaren eta Kleroaren pribilegioak deusezten saiatu ziren. Monarkaren autoritatea Elizari gailendu zitzaion.

Lanbide guztiak ohoragarritzat hartu ziren, lana gizarte-bertute bihur zedin.

Krlos IV.ak 1789an, frantziako Iraultza hasi zen, eta ilustrazioa iraultzaren sinonimotzat hartu zuten. Espainiako Ilustrazioa gutxiengo baten mugimendua izan zen, eta haren bultzada ez zen gizartean orokatu.



4. Ilustrazioa eta Despotismo ilustratua.

4.1 Ilustrazioa, pentsamolde-aldaketa

Mugimendu intelektuala izan zen ilustrazioa. Haien ustez, gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen. Arrazoinamendua aplikatzeak, gizadiaren aurrerapen etengabea eragingo zuen. Gizakia zen pentsalari ilustratuen teorien ardatz nagusia. Pertsonek eskubide naturalak dituztela defendatzen zuten. Tolerantziak, giza bizikidetzaren oinarria izan behar zuela uste zuten. Ilustrazioa joera arreformista zen.

4.2 Despotismo ilustratua.

XVIII.mendeko monarkek ere ilustratuen ideien eragina izan zuten. Monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika-sistemari despotismo esaten zaio.

Biztanleen bizimodua hobetzeko erreformak egin zituzten beren erresumetan. Despotismo ilustratua fisiokraziaz baliatu zen ( teoria ekonomikoaz). Horretarako ez zen utzi behar lurrik ustiatu gabe horixe gertatzen zen hain zuzen Flizako esku mortuetan eta noblezian zenbait latifundiotan. Egoera hori konpontzeko desamortizazioa.

Desamortizatu: Lurraren jabetza kentzea behar bezela ustiatzen ez duten jabeei.

5. XVII.mendearen amaiera: liberalismoa eta Antzinako Erregimenaren hondamena.

5.1 Liberalismo iraultza.

Iraultza burgesen pentsamoldearen oinarri teorikoa liberalismo iraultzailea izan zen. Botereen banaketaren kontzeptua Montesquieuk garatu zuen. Rousseren ustez, boterea nazioarena da ( herritar guztiena ). Baina herritarrek itun bat egiten dute Estatuarekin eta itun hori dokumentu batean adierazten da ( Konstituzioan). Itun horren bidez, herritarrek baimena ematen diote Estatuari.

5.2 Liberalismo ekonomikoa

Burgesekin loturiko doktrina ekonomikoa liberalismo ekonomikoa da. Adam Smith-ek Nazioen aberastasuna liburuan adieraziriko teoria ideia. Estatuak ezin izango zuen esku hartu ekonomian, ekonomia babestu besterik baino ezingo zuen egin.

Boterearen banaketa = MONTESQUIEU

Subiranotasuna = ROSSEAU

Nazioen aberastasuna = ADAM SMITH

Entradas relacionadas: