Filosofia, zientzia eta beste jakintza mota batzuk

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,83 KB

Filosofia, zientzia eta beste jakintza mota batzuk

1. Jakintza Iturriak: Jakitea errealitatea hautematea da, subjektuaren baitan finkatuta egotea; baina baita beste subjektu batzuei adierazi, igorri eta sistematizatutakoa era, eta, jakina, tradizio bati lotutakoa.

Gizakiak bi ezagutza-iturri nagusi ditu: sentsibilitatea eta arrazoia. Esperentzia eta arrazoia nahasirik daude.

2. Jakintza motak

2.1. Jakintza Arrunta:  Eguneroko bizitzako esperientzian du oinarria.

2.2. Jakintza Zientifikoa: Jakintza arruntak ez du bilatzen egitateen zergatia, baina jakintza zientifikoak bai. Errealitatea ezagutu nahian egiten diren ziantziaren esperimentazioak eta matematikaren aplikazioak bereizten dute jakintza zientifikoa jakintza filosofikotik.

2.3 Jakintza Teknikoa: Mundua menperatzea eta kontrolatzea bilatzen du. Gaur egun zientziak eta teknikak elkarri eragiten diote. Teknikak jakintza zientifikoa aplikatzen du; baina, aldi berean, teknikak zientziari erronkak proposatzen dizkio.

2.4. Jakintza filosofikoa: Arrazoizko ezagutza dela esatean, adierazi nahi dugu filosofia ez dela irudimenean oinarritzen, jakintza mitikoaren antzera, behaketa arruntean edo tradizioan, baizik eta bereziki frogapen eta hausnarketa logikoetan oinarritzen dela. Filosofian ezagutzak sistema batean ordenatuta daudela esan nahi dugu, eta koherentziarik ez direla onartzen. Kritikoa dela esatean, arrazoiak onartzen duena bakarrik ontzat eta egiatzat hartzen dugula esan nahi dugu.

2.5. Jakintza artistikoa: Arte plastikoak, zinemak, literaturak eta poesiak, besteak beste, bizitzaren esperientza adierazten dute.

2.6. Jakintza erlijiosoa: Erlijio-sinesmenak edo adierazpen mistikoak sinesmenezko bizipen emaitzak dira.

 3. Filosofiaren sorrera: Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen Greziako Jonia lurraldean. Filosofia hitza, beraz, grezieratik datorkigu. Hitz konposatua da, eta filia(adiskidetasuna) eta sofia(jakinduria) terminoek osatua da. Beraz, filosofiak jakinduria-zaletasuna esan nahi du. Sophos bat zeregin batean ikasia zen norbait zen grezian. Sokratesek, jakinduriaren jabe sentitu beharrean, deus ez zekiela aldarrikatu zuen: Jakinduria edo sophia ez da edukitzen, baizik eta bilatu egiten da. Jakinduria berri hori, bada, Sokratesen baitan, jakiteko gogoa da. Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen, baina jakintza filosofikoa sortu aurretik, bazegoen Grezian jakintza mitikoa.

4. Jakintza mitikoa: Mitoa arrazoi bat da, kosmosaz eta gizakiak kosmosean duen tokianz interpretazio bat ematen duena. Mitoan adierazten diren arrazoiak alegiazko denbora batean gertatzen dira, hau da, ez dira garai historiko erreal baten gertatzen. Naturaren indarrak jainko apetatsunen eskuetan zeuden, beraz. Gizakiek eskaintzen, kulturaren eta errituen bitartez lor zitzaketen jainkoen mesedeak.

4.1. Jakintza mitikoaren ezaugarriak: Oinarririk gabeko pentsamendua, jakintza ekritikoa, arauemailea, legitazio soziala ematen zuena, antropomorfikoa, ahistorikoa eta anonimoa.

a) Oinarririk gabeko pentsamendua: Munduko hainbat fenomenok (jaiotza, heriotza, urtaroen joan-etorria, trumoiak, tximistak...) sekulako arazo pila sortzen dio gizaki primitiboari. Erantzun horiek, ordea, irudimenezkoak dira funtsean. Pentsamendu mitikoa oinarririk gabeko pentsamendua da, frogatu gabeko baieztapenak egiten baititu.

b) Pentsamendu akritikoa: Pentsamendu mitikoak ez du arrazoirik ematen bere buruaz, ez du adierazten ez aztertzen bere metodologia.

c) Pentsamendu arauemaliea: Komunitatearen bizitza bideratzen duen arauen eta balioen multzoa ezartzen du mitoak.

d) Legitazio soziala: Mitoak gizartearen antolakuntza eta estratifikazioa legitimatzen ditu.

e) Pentsamendu antropormofikoa: Mundua eta bertan gertatzen den oro izaki ( jainko) batzuen ekintzaren emaitza da. Jainko horiek "gizakiak bezalakoak" dira, nahiz eta gizakiok baino askoz ere botere handigoa izan.

f) Pentsamendu komprometitua: MItoak munduko indar pertsonifikatuekin, jainkoekin, heoriekin  lotzen du gizakia; haien nahiak eta gogoak betetzera behartuta dago, ondo bizi nahi badu, behientzat. Ondo bizi nahi duenean jainkoen mesedeak eskatzen, kulturaren eta errituen bitartez erakartzen saiatzen da.

g) Pentsamendu ahistorikoa: Pentsamendu mitikoa kritikatik kanpo dagoenez, pentsamendu ahistorikoa eskaintzen du, giza komunitate bateko garai eta toki guztietako kideentzat baliagarria.

h) Pentsamendu anonimoa: Pentsamendu mitikoa anonimoa da, denboran zehar gauzatzen da, antzina-antzinatik dator, eta oroimen kolektiboaren emaitza da.

 5-Jakintza filosofikoa.Filosofia k.a. VI. Mendean sortu zen zenbait baldintza historikoei esker. Lehendabizi, gizakia jakin mina duen izakia da. Bigarrenez, aisiarako aukera duenean, objektuetatik “urruntzea” lortzen du, horien izateaz gogoeta egiteko.

Filosofia sortzeko hirugarren baldintza mirespena da.Laugarrenez, testu inguru soziopolitikoa: beste kultura batzuekin izandako harremanei, gizarte antolakuntzan izandako aldaketei, diruaren erabilerari eta abarri esker sortu da filosofia.

5.1-jakintza filosofikoaren ezaugarriak.

5.1.1 arrazoizko jakintza. Jakintza filosofikoa, batik bat , gogoeta da. Arrazoiak jarrera garbiki kritikoa eta logikoa izanik lortzen duen jakintza filosofia.

5.1.2Jakintza errotikoa eta azkena. Filosofia jakintza errotikoa dela esaten denean, errealitatea bere sustraitik adieraztea duela helburu esan nahi da; azkena dela estean, azpimarratu nahi da ezinezkoa dela errealitateaz adierazten duenetik harago ezer gehiago adieraztea.

5.1.3 jakintza historikoa. Jakintza filosofikoa urduria eta bukagabea izan behar du beti,hau da, ez-konformista. Ez da inoiz betetasunera heltzen.Filosofiak eman zigun guztiaren azken arrazoia aurkitu nahi du.

5.1.4 jakintza unibertsala. Jakintza filosofikoak jakintzaren unibertsaltasunaz eta errealitate osoaz dihardu beti.jakintza filosofikoak den guztiaz, dihardu; jakintza zientifikoak aldiz, denaren zati batez. Jakintza zientifikoak espezializaziora jo du. Jakintza filosofiakoak, berriz, zientzien arteko batasuna gordetzen du.

5.1.5. jakintza profanoa. Filosofiak sakratuaz galdetzen du, sakratua den guztia adierazteko asmoz, baina ez hura gurtzeko gogoz.

5.1.6jakintza arauemailea. Komunitatearen bizitza bideratu behar duten arauak aztertzen saiatzen da: zer nolako irizpideei jarraitu behar zaien, sor daitezkeen arau horiek nondik ateratzen diren eta abar.

5.2 filosfiaren metodoak.

5.2.1 esperientziaren eta arrazoimenduaren metodoa.Filosofia tradizionalak erabili duen metodo honi metodo enpiriko arrazionala ere esaten zaio. Gizakiak ezagutzarako dituen bi iturrietan oinarritzen da errealitatearen maila sentikorra eta ulergarria atzemateko. Esperientzia fisikotik hasten da, eta, ondoren, arrazoiaren lanketaren bidez, errealitatearen eraikuntza, dinamismoa eta helburuak zein diren jakitera lehiatzen da.

5.2.2 Enpirismoaren metodoa. Filosofia enpiristaren ikuspegian, ezagutza oroaren jatorria eta balioa esperientzia sentikorrean dago. Guk ditugun ideia guztien sorburua sentipenetan kokatzen da. Horregatik enpirismoaren metodoa induktiboa da.

5.2.3 metodo arrazionalista. Arrazionalismoa, hitzak dioen bezala, arrazoiak du lehentasuna ezagutza lortzeko orduan. Zentzumenetatik datorkiguna ere kontuan hartu behar dugu, baina arrazoimena da gure ezagutzeei azken ziurtasuna ematen diena. Horrela indukzioaren eta dedukzioaren metodoa darabil arrazionalismoak. Arrazionalismo modernoaren ereduak Leibiniz adibdez.

5.2.4 metodo transzendentala. Immanuel Kantek sortu zuen metodo hau XVIII mendean, giza ezagutza nola lortzen den adierazteko asmoz.kantek dionenez ezagutzazko objektuak gure ezagutzaren araberakoak dira, objektu horien berri apriori izan dezakegulako.Eta horrela ezagutzen duen subjektuak transzendentala da errealitatea haren menpe dagoelako. Sentikortasunaren apriori formak espazioa eta denbora dira.

5.2.5 hizkuntza azterketaren metodoa. XX. Mendean sortu zen filosofiak hizkuntza aztertzeko erabiltzen duen metodo hau. Adierazpen filosofiko ilunak eta zehaztugabeak argitzeko helburua du. Metodo horrek hainbat joera ditu. Besteak beste Moore “analisi klasikoa”.

5.2.6 Metodo hermeneutikoa.Hermeneitika hitzak berak adierazten duen bezala, metodo honen helburua eta zeregina idatzitakoa interpretatzea eta ulertzea da betiere idatzi zeneko testu ingurua zein den jakin ondoren.

5.3 filosofi jakintzak

5.3.1 filosofia teorikoa. Errealitatearen ezagutzaz dihardu. Hemen kokatzen da metafisika, eta errealitatearen egitura adieraztean, odontologian etab.

5.3.2fiosofia praktikoa. Filosofia praktikoak giza eskaintzaz dihardu. Gizakiok zoriontsuak izateko aukeratu behar dugunaz hausnartzen du. Horrela etikaren filosofia politikoaren, zuzenbidearen, ekonomiaren, estetikaren eta erlijioaren filosofiaren bidez gidatzen da giza ekintza.



6.Jakintza zientifikoa: Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute. Tales Miletokoa lehengo filofosotzat hartzen da, baita lehengo matematikaritzat ere ( Talesen teorema). Filosofia eta zientziak arazoizko jaikintzak dira, hau da, jakintza kritikoak. Honela defini daiteke zientzia: ezagurza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa.

6.1.Zientzien sailkapena: Normala da zientziak bi sail handitan banatzea: zientzia formalak eta zientzia enpirikoak.

a) Zientzia formalak: Pentsamenduraren formaz edo egituraz dihardute.

b)Zientzia enpirikoa: Esperientzia materialaren munduaz dihardute. Zientzia mota horretako proposamenak koherentea izan behar du, eta bere edukiak bat etorri behar du esperientziaren edukiarekin. Zientzia enpirikoak bi azpisailetan banatzen dira:

b.a) Naturaren Zientziak: mundu naturalez dihardute. Esperimentazioa da nagusi zientzia mota horretan. Naturaren zientziaren arloan ditugu, besteak beste, fisika, kimika, biologia, psikologia esperimentala eta geologia.

b.b) Giza Zientziak: espirituaren zientziak ere esaten zie. Giza askatasunaren emaitza den kulturaren munduaz aritzen dira. Giza esperientziaz dihardute. Arlo horretako zientziak dira, besteak beste, soziologia, historia, ekonomia eta politika.

6.2. Zientziaren ezaugarriak:

a)Esperimentazioa

b) Zientziaren edukia: errealitatearen alderdi konkretuak

c)Zientziak ez du bere buruaz galdetzen

d)Zientziak prozesu naturalak lantzen ditu

6.3. Jakintza zientifikoaren metodoak

6.3.1 Metodo induktiboa

Esperientziaren datuetatik abiatuz, indukzioak baieztapen orokorrak lortzen ditu.

Bi eratako indukzioak:

a)Bukaerarik gabeko indukzioa (kasu guztiak ezin ditugunean aztertu)

b)Indukzio osatua (gela honetan ez dago beltzik, konprobatuta)

6.3.2 Metodo deduktiboa

a)Dedukzio klasikoa: baieztapen edo printzipio orokor batzuetatik orokortasun-maila txikiagoko baieztapenak ateratzea.

b)Dedukzio sintetikoa edo konstruktiboa: ezagutza bakun batzuekin ezagutza konplexuagoak eraikitzea.

6.3.3 Metodo hipotético-deduktiboa

Zientzia metodoa bi osagai horien konbinazioa da; hots, esperimentaziorako joera (indukzioa), batetik, eta asmatutako hipotesietatik ondorioa ateratzea (dedukzioa), bestetik. Bereiz ditzagun prozesu horretako urratsak:

a)Gertakerei behatzea

b)Hipotesiak formulatzea

c)Hipotesietatik ondorioak ateratzea (Behagarriak)

d)Ondorioen egiaztapena

e)Legeak

f)Teoria:Legeak enuntziatu soilak dira, eta teoriak, berriz, enuntziatuen multzoa, eta horiek esperientziako gertakariak interpretatu, ulergarriago egin eta azaltzen dituzte. Teoriak legeak baino zabalagoak dira, Legeak teorien barruan daude. Legeak elkarrekin erlazionatuta egoteak sendotasuna eta batasuna ematen dio teoriari, eta teoriak logikoki koherentea den sistema bat osatzen du. Teoria horiek ez dira inola ere behin betikoak edo aukera bakarrak, betiere berrikus daitezkeenak dira.

7. Filosofia eta erlijioa: Filosofiak arrazoiak eskatzen ditu, argudiatze kritikoak, eta ez fedea.  Jakintza filosofikoa, bestalde, ez da salbazio-jakintza bat, errealitatea ulertzeko jakintza bat baizik. Bukatzeko, esan beharra dago filosofian ez dagoela ez dogmarik ezta liturgia-erriturik ere, horiek erlijioaren oinarrizko elementuak baitira.

 10. Filosofia zertarako?

10.1. Giza helburuak aztertzeko: Filosofiak ez du bilatzen bakarrik, Kanti jarraituz, ezagutzearen perfekzio logikoa, horrez gain, ezagutza giza arrazoiaren funtsezko helburuekin harremanetan jartzen du.

10.2. Dimentsio unibertsala: Filosofia, errealitatearen esparru konkretu batez arduratzen diren zientzia partikularren eta kultura eta gizarte konkretuen ikuspegiak gaindituta, dimentsio unibertsala lortzen saiatzen da.

10.3 Dogma desegiteko: Filosofiak dogmak desegiteko eta, beraz, arrazoizko kritika egiteko lagungarriak diren irizpideak ematen dizkigu.

10.4. Hausnarketa bultzatzeko: Filosofia hausnarketa da, gogoeta eta gertaerak lasaitasunez eta urrunetik aztertzen ditu, horiek hobeto ezagutzeko eta giza bizitza hobeto bideratzeko.

10.5. Argudiatzeko: Filosofia, bere eginkizun kritikoa betetzean, argudiatzen saiatzen da.

10.6. Sistematizatzeko: Argudiatzeak egitura baten barruan, sistema baten barruan egin behar dira, egiten den baieztapen orok harreman- egitura bat aurresuposatzen du, eta, harreman horien arabera, ulergarri bihurtzen da.

10.7. Integratzeko: Filosofiak, azkenik, jakintza integratzeko balio du, bai maila teorikoan, egiaren bilaketari dagokionez, baita maila praktikoan ere, giza bizitzaren azken helburuei dagokionez ere.



Entradas relacionadas: