Filo 3 trimestr part3

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

Marx-en bizitza 1818:Treverisen (Renania) jaio zen. Prusiar estatuan.Jatorriz judua baina familiz protestantea.Aita abokatua da. Hezkuntza liberala, aurrerakoia izan zuen.Bonn eta Berlin-en Zuzenbidea ikasten du.Hegeldiarrak ezagutzen ditu (B.Bauer...) 1838:Filosofia ikasten duEzkerreko Hegeldiarren mugimenduan dabil: jarrera kritikoa. 1841:Jena-ko Unibertsitatean filosofiako Doktorautza lortzen du:Greziako filosofia materialistari buruz.1842:Rhineko Gazeta egunkarian hasten da lanean.Garai honetako aldizkari aurrerakoia eta burgesiaren bozeramalea.Erredakzioburua egiten dute.1843:Nobleziako alaba den Jenny Von Wesftalen-ekin ezkontzen da.Bere koinatua barne ministroa da garai horretan.Egunkaria ixten dute. Arazo judizialak ditu.Horregatik Parisera joaten da. Sozialista utopikoak, Langile exiliatuen elkarteak ezagutzen ditu.Bere lagun eta burukideak ere bai: Prudhon, Bakunin, Blanche, F. Engels.Hegel-en filosofia uzten du: Autokritika garaia a.Konpromezu sozial eta politiko.1844:Parisetik kanporatzen dute: Brussela-ra doa.1847:Komunisten elkartea sortzen dute.Manifestu komunista idazten dute berak eta Engels-ek.1848:Belgikatik botatzen dute eta Paris-era itzultzen da iraultzaren erdian.Hilabete geroago, apirilean, Alemaniarantz (Kolonia-ra) abiatzen da han iraultza hedatzera.1849:Iraultzaren zapuzketarekin batera botatzen dute Parisetik, egoera okerrean pasa ondoren, Londres-era joango da. Hemen biziko da Hil arte.1851:Indar erreakzionarioek irabazten dute Europa guztian.1859:“Ekonomia politikoaren kritika” idazten du, materialismo historikoaren lehen formulazio heldua agertzen duelarik.1860:Darwin-en teoriaren hedakuntza. Marxengan eragina izango du. Kapitalaren prestakuntza1860:Egoera txarrean bizirauten dute. Diru falta nabaria. Inglateran ezin du lanik egin. Egunkarietan artikuloak idazten ditu, baina ezin du familia aurrera atera. 9 urteko semea hiltzen zaio. Alaba gaixorik du.1864:Engels-ek bere familiako fabrika bat heredatzen du eta laguntzen dio. Beste lagun batek (W.Wolf) ere herentzia zati bat ematen dio. Egoera hobetzen da eta etxez aldatzen dira. Orain lasaiago idatziko du.Urte horretan Londresen 1.internazionala sortzen dute.(AIT) Langileen Elkarte Internazionala. Bertan Marx izan zen buru, manifestua idatzi zuen, eta izugarrizko entzutea izan zuen Europa guztian. Elkarte honen helburuak, herrialde desberdinetako langile mugimenduko sakabanaketarekin bukatzea, autore desberdinen tendentziak-berekoikeriak eta liskarrak lasaitzea (Bakunin, Prudhon, ingelesentrade unionismoa, Lassalle eta alemanen joera eskuindarrak...) eta oro har, langile mugimendua bildu eta koordinatzea izan zen, toki guztietan taktikak, e.a. bateratuaz. 1867:Kapital-aren 1. liburua argitaratzen du.1870:Paris-eko komuna saiakera eman zen. Urtebete ez zuen iraun. Horrek elkarte internazionalean krisia ekarri zuen, Bakunin-ek alde egin zuen...Marx-ek politika eragilea utzi eta zenbait ikerketa egiten saiatuko da,pentsamendua garatu, errusieraz ikasi...Halere zaharturik dago eta gero eta gaixoago. Ezingo du Kapitala osorik burutu.1881:Bere emazte Jenny hilko da.1883:Marx hilko da. Marx: Lanak:Kapitala (Das Kapital) 1867,Familia sakratua (Sacratisch Familien),Filosofiaren Miseria (Das Miserien über den Phylosophien).Alderdi Komunistaren Manifestua edo Manifestu komunista (Engelsekin batera) (Das Komunisten Manifest)Ekonomia politikoaren kritikari ekarpena.Klase arteko borrokak Frantzian.Luis Bonaparteren 18 Brumaire-a

Entradas relacionadas: