Euskera 2.eb
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB
Mendeko perpausak:izenlagunaren ordezkoak izenaren lekua eta funtzioa betetzen duten perpausak aztertuko ditugu:erlatibozkoak.
Erlatibozko perpausen osaera. osagai komun bat ezinbestekoa da.Osagai komun hori behin bakarrik aipatzen da eta ondokoa deritzo, erlatibozkoaren ondoren agertzen da. Isilpean geratzen denari,isilekoa deritzo. Dena den,batzuetan,erlatibozkoa ondokoaren ostean ager daiteke koma artean,aposizio giza alegia. Erlatibozko perpausak osatzeko baldintzak. a)Ondokoa eta isilekoa kasu berean egotea. b)Ondokoa edozein kasutan doalarik ere, isilekoa Nor,Nori edo Nork kasuan egotea. C)Leku-denborazko kasuetan(Non,Nora,Nondik...),ondokoa edozein kasutan egonik,isilekoa zein kasutan dagoen aditzak argitzea.Erlatibozko perpaus murrizgarriak .Ondokoaren esanahia zehazten edo murrizten duten erlatibozkoak dira. Perpauz murrizgarriak beti doaz ondokoaren ezkerretara, eta perpaus nagusiari lotzeko erabiltzen dituzten menderagailu ohikoenak ondoregoak dira: -(e)n,-tako/-dako eta -(r)iko. Erlatibozko perpaus ez-murrizgarriak . eratzeko aposizioaren bideaz gain(komak),menderagailu batzuez ere balia gaitezke: zein...bait.Menderagailu honen lehenengo atala deklinatu egin daiteke. Zein...-n.Aurrekoaren aldakia da.