Etika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

Inmanuel Kant:1724-1804 Konigsberg Filosofoa
Zer egin behar dut?Nola jokatu behar dut?
HETERONOMIATIK --> AUTONOMIARA
Gurasoak, eskolak, telebistak, legeak, lagunek, erlijioak à Geuk egokia dela pentsatzen duguna bete.
Lawrence Kohlberg:1927-1987 Estatu Batuak Psikologoa
Moralaren garapena:
---- Aldi aurre konbentzionala: adosturikoaren aurrekoa
---- Aldi konbentzionala: adosturikoa
-----Aldi post-konbentzionala: adosturikoaren ondorengoa
Autonomia: nork bere ikaskuntza bere gain hartzeko gaitasuna
Heteronomia: jokatzeko arauak, beste norbaitek jartzen dizkigunean
Dilema morala: Bi konponbideren bidez konpondu daitekeen arazoa, baina hauetako bat ere ez onargarria ez dena. Balio bat, beste baten aurrean jartzera behartzen gaitu.
Kontzientzia: Gizakiok dugun gaitasuna, konturatzeko, jabetzeko, ohartzeko … gure buruaren inguruan eta inguratzen gaituenaz.
Balio morala: Ekiteko gidak dira eta haien bidez nola jokatu behar dugunari buruz gure nahiak azaltzen dira (zeri deritzogun on eta zeri ez).
Kontzientzia morala: Bizimodu, balio edo printzipio batzuk besteak baino hobeak edo gizatiarragoak direla
jabetzeko gaitasuna. Ongi edo gaizki dagoenaren artean bereizten diguten printzipioez jabetzeko gaitasuna.
Heldutasun morala: heteronomiatik autonomiara.
Jean Piaget, Lawrence Kohlberg … arabera:
Kontzientzia morala --> Zer den bidezkoa eta zer bidegabea neurtzeko gaitasuna.
Kantek dioenez, heldutasun morala prozesu bat da, ez gara honekin jaiotzen:
Heteronomia moralean hasi --> Autonomia moralean amaitu.






Maila aurre konbentzionala: Norberaren interesak asetzen dituena hartzen du gizabanakoak bidekotzat, ez beste ezer. Maila honetan daudenek dute heldutasun txikiena. Bulkada egoisten arabera jokatzen dute, ez dira autonomoak, heteronomoak baizik. Greziako heteros (beste) eta nomos (lege) hitzetik dator, hau da, norbaiten arauari eta ez norberarenari jarraitzen dion gizabanakoa. Komeni zaiena da bidezkoa haientzat.
Maila konbentzionala: Gizarteko legeekin bat datorrena da bidezkoa. Giza talde bateko kide sentitzen da, beste ezer baino gehiago eta gizarte horren arauak eta printzipioak onartzen ditu. Hurrengo mailakoen ikuspegitik onartezinak diren zenbait portaera diskriminatzaile erabat justifikatuta daude maila honetakoentzat. Heteronomo samarrak dira oraindik: norberaren bulkada egoistek nolabait kontrolatzen dituzte, baina gizarteko arauetara moldatzeko jokatzen dute, ez norberaren printzipioei jarraituz. Gizartean normala dena da bidezkoa maila honetakoentzat.
Maila post-konbentzionala: Gizabanakoak ongi bereizten ditu zer diren gizarteko arauak, eta zer printzipio moral unibertsalak. Autonomoak dira. Grezierako autos (norbera) eta nomos (lege) hitzetik dator. Norberaren kontzientziaren arabera mundu osoarentzako lotesleak diren printzipioei jarraiki jokatzen dute. Gizadiko kide sentitzen dira, beraz, ezin bereiz ditzakete norberaren justizia eta elkartasun globala. Maila honetan leudeke eskubide batzuk unibertsalak direlako uste osoak bultzatuta eskubide horien alde jarduten dutenak. Autonomia da heldutasun moral handieneko maila.

Entradas relacionadas: