Descartes teoria
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,74 KB
METODOA DESCARTESENGAN ETA ARAUAK: Zientzian eta filosofian, aro modernoa metodo berri baten bilaketan hasten da. Francis Bacon izan zen bere Novum Organum idazlanarekin metdodo berri bat aurkitu zuen lehen pentsalaria. Descartesek beste horrenbeste egin zuen bere Metodoaren diskurtsoa ospetsuarekin. Metodo egoki baten falta izan da zientziaren gaitz gehienen oinarria eta zergatia. Silogismoa premisa nagusi batean, hau da, egia orokor batean, oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Erdi aroan, horrelako arrazoibideak erabiltzen dira ezagutzak lortzeko. Silogismoak zerbait ezaguna azaltzeko balio du, baina ez, aristotelesek uste bezala, egia berriak ikertzeko. Descartesek lau arauak osatutako metodoa erabiltzen du. Lehen araua: nabaritasuna. "Ezer ez daiteke egiatzat har, nabaritasun osoz horrela dela dakigunean izan ezik". Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna (adi dagoen espirituari berehala agerian aurkezten zaiona) eta bereizkortasuna (konfunditzen ez duzunean beste gauza batekin). Bigarren araua: analisia. "Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenakeska lezakeen moduan". Intuizioa, descartesen arabera, espirituaren hautemate soila eta berehalakoa da, eta ez du zalantzarako tarterik uzten, hain da bereizkorra eta erraza. Hirugarren araua: sintesia. Hirugarren araua dedukzioaren eta sintesiaren araua da. "Nire gogoetak ordena batekin zuzentzea, objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka-apurka konplexuenetaraino iristeko, eta beraz, horrela jokatzeko aukera ematen ez digutenen artean ere ordena bat proposatzeko". Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste gauza batzuk ulertzen datza dedukzioa. Dedukzioak ez du intuizioak beste ziurtasunik; hala ere, printzipio nabarietatik abiatuz, pentsamendua etengabeko mugimenduan badarama. Horrela, badakigu azken kate-maila lehenengoari lotuta dagoela. Dedukzioak intuizioen segida suposatzen du, eta, haren bitartez, egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzen gara. Dena dela, osotasunari buruzko ziurtasuna izateko, kate-maila bakoitzari edo maila guztiei buruzko ziurtasuna lortu behar dugu. Laugarren araua: berrikusketa edo zerrendaketa. "Horretan guztian oso zerrendaketa komplexuak eta oso berrikusketa orokorrak egin behar ditugu, ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte". Arau horren helburua oroimenaren ahultasunik datozen hutsuneez ohartaraztea da. Pentsamenduaren mugimendu iraunkorra eta etengabe egin behar dugu. JAINKOA DESCARTESEN FILOSOFIAN: Descates iritsi aurretik, pentsalariek munduaren existentzia frogatzen zuten lehenik, eta existentzia horretan oinarritzen zituzten ondoren Jainkoaren existentziari buruzko frogak. Touraineko filosofoak alderantzikatu egingo du ordena: Jainkoari buruzko ezagutza-munduaren ezagutzan oinarritu ordez, nahitaezkoa zaio lehenik Jainkoaren existentzia frogatzea. Jainkoaren existentzia baldintza dela beste gauza batzuiei buruz ziur egoteko. Jainkoaren existentzia frogatzeko, hark duen gauza bakarretik abiatzen da, hots, res cogitansetik. Hiru ideia mota bereizten ditu: jatorrizkoak, eratorriak eta irudimenezkoak. Gauzak adierazten dituzten iruditzat hartuz gero, orduan oso desberdinak dira elkarren artean. Lehen froga: substantzia infinitua. Nire ideien artean, Jainkoaren ideia dago, eta honela ulertzen du Descartesek: "Substantzia infinitua, betierekoa, mugagaitza, orojakilea, ahalguztiduna, eta hari esker ni eta diren beste gauza guztiak sortuak eta ekoitziak izan dira. Jainkoa existitzen da, substantziaren ideia nigan izanik ere, substantzia bat naizelako. Substantzia infinituaren ideia ez nuke izango, mugatua izanik, benetan substantzia infinituak nire espirituan jarri ez balu". Bigarren froga: izaki perfektua. Froga hori perfektutasunaren ideian oinarritzen du. Ez da froga berri bat, aurreko froga aurkezteko beste era bat baizik. Hirugarren froga: argumentu ontologikoa. Honela dio argumentuak: izaki oso perfektuaren ideia dut. Haren existentzia haren esentziatik banaezina da, haranaren ideia mendiaren ideiatik bereiz ezin daitekeen modu berean.
ZALANTZA METODIKOA ETA COGITOA: Descartesen ustez nabaritasun absolutuetan oinarritu beharra dago,Descartesek zalantzaren bidea hartzen du.Baina bere zalantza metodikoa da,zalantza hasierako puntu bat, besterik ez da izango. Descartes ez da eszeptikoa. Metodo matematikoa erabiltzen du egia ziurrak, zalantzagabekoak bilatzeko. Zalantzaren funtzioak: -Garbiketa gnoseologikoa: Benetakoa eta nabaria ez den proposizio guztiak gure adimenetik baztertzeko baliagarria izan behar da Zalantza. Existitzen den den-dena zalantzan ipini behar dugu, baina zalantzan gelditu gabe, nabaritasuna lortzeko bitartekoa. -Ziurtasun-iturria: Zalantza ez da benetako zalantza izan, ez da behin betikoa izango, iragankorra baizik, metodikoa da, hots, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa. Zalantzaren mailak: Zehaztasunaren bilaketan zalantzarako hiru motiboak( edo mailak) aurkitu zituen Descartesek. -Zentzumenen iruzurra: Zentzumenen bidez heltzen zaizkigun ezaguerez zalantza eduki daiteke. Behin engainatu bagaituzte ezin izango inoiz haiek emandako informazioaz ziur izan. Benetako ezaguera ezin da esperientziaz baliagarria izan. -Arrazoiketen hutsak: Geure arrazonamenduez zalantza edukitzea ere posiblea da.Batzuetan oso sinpleak diren arrazonamenduak egitean okertzen gara eta egiatzat hartzen ditugu. -Esna-eta lo-egoerak bereizteko ezintasuna: Ezin bereiz ditzakegu ongi ametsa eta itzarririk egotea. Ametsetan esna gaudenean baino bizitasun eta indar handiagoko esperientziak izaten ditugu batzuetan. -Jainko maltzurraren hipotesia: Honela azaltzen du Descartesek hipotesi honen esanahia: “ Bere boterea ni engainatzeko erabili duen Jainkoa gaizkilea eta maltzurrra dela suposatuko dut. Ontzat hartzen badugu hipotesi hau aukera hau besterik ez zaigu geratzen: ziurtzat ezertxo ere ez onartzea. Filosofiaren lehen ziurtasuna: cogitoa. -Zalantzatik lehen ziurtasunera: Dena faltsua zela pentsatzen ari zenean zerbait ziurra nabaritu zuen: existitzen zela: cogito ergo sum.Hauxe da Zalantzatik zalantza gabekoa den zerbait sortzen da: Zalantzan ari naiz. Dudak ezin du uxatu zalantza edukitzeko egintza. Ariketa intelektual honetatik lehengo eta funtsezko ziurtasuna atera zuen Descartesek: pentsatzen dut; beraz izan banaiz; Cogito ergo sum. Hori izango da Descartes bilatzen ari zen lehengo printzipioa. Lehen ziurtasuna, cogito ergo sum , Descartesen sistema filosofiko osoaren egituraren oinarria izango da. Descartesek ez zegoen erotuta, ez zuen bere ingurutik jasotako esperientziez edo gorputzaz edo bere arrazoimenez zalantza psikologikorik; ariketa intelektual bat egiten zuen: zalantza ahalik muturrekoena egitea. -Lehen egiaren (ziurtasunaren ) zentzua: Cogito ergo sum ez da silogismoa. Nabaria den zerbait baizik; hots, adimenaren, arrazoiaren intuizio soila ,esperientzia subjektibo bat: existentziarik gabe, ezinezkoa da pentsatzea. -Cogito eta cogitatio: Cogitatioa Descartesengan kontzientzia, arimaren,res cogitans-en eremuarekin alderatu ahal du. Gure arima nahimena, afekzioa eta judizioa da, eta nahimena izatea, afekzioak izatea eta judizioak egitea, guzti hori, pentsatzea da.Arima substantzia pentsatzailea da (res cogitans), bere atributu edo ezaugarria pentsamendua dena. Beraz arima, (nire benetako nia) eta gorputza erabat desberdinak dira. Arima ez da materiala eta gorputza barik existitu daiteke. Descartesentzat “ gizakia arima da” . Nia pentsatzen duen gauza da eta pentsatzen duena ezagutzen duen subjektu bakarra da. -Cogitoa eta intuizioa: Intuizioa izpiritu (arrazoia, adimenta) adiaren kontzeptu argia eta bereizia da. Intuizio hitzak bi adiera ditu: Berehalako ezagutza: Bitartekorik eta langintza-prozedura psikikorik behar ez duena. Intuizioa abstrakzioari kontrajartzen zaio. Adiera psikikoa: Intuizioa zalantzarako tarterik uzten ez duen ezagutza da eta hurrengo ezaugarriak ditu: argitasuna,berezitasuna eta aldiberekotasuna. -Niaren ezagutza eta natura: Nia pentsatzen duen gauza da→pentsamendua→res cogitans→arima. Benetako nia, benetako gizakia →arima da.Pentsatzen duena, ezagutzen duen subjektu bakarra da.