Definizioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB
Migrazio saldoa: Inimigrazioa eta emigrazioaren arteko aldea. Positibo izan daiteke edo negatiboa. Migrazio saldoa kontuan hartuz biztanleriaren hazkunde erreala kalkulatzen da.
Nekazaritza exodoa: landaldetik hirietara emigrazioa da. Industria iraultzaren ondorio zuzena izan zen, nekazaritzaren mekanizazioaren erruz, eta hirietako industrian lanpostu berriak sortzean, herritar asko herri txikietatik hirietara abiatu baitzen.
Zentsu errolda: Hamar urtean behin estatuak egiten duen herritarren kontaketa da. Zenbatzeaz gain herritarrei buruz hainbat datu jasotzen da, helburua herritarren kopurua jakin eta bere ezaugarriak aztertzea da. Azkena 2001an egin zuten , hurrengo 2011an egingo dute.
Populazio dentsitatea: Lurralde baten kilometroko biztalen kopurua da (dentsitate= biztanleria/zabalera). Espainiako dentsitatea 82,6 biztanle km2 da. EAE-ko dentsitatea 291,44 bizt./km2 da.
Biztanleriaren benetako hazkundea: Berezko hazkundea (jaiotzak-heriotzak) eta migrazioa saldoa (inmigrazioa-inmigrazioa) zenbatzearen emaitza da. Benetako hazkundea= berezko hazkundea+migrazio saldoa. Balioa absolutuetan (biztanleria hainbatetan egin du gora edo behera) edo ehunekoetan (% hainbat gora edo behera egin du) adierazi daiteke.
Trantsizio demografikoa: Demografiaren bilakaeraren bigarren etapa da, demografia eredu zaharra eta demografia erregimen moderno bitartean. Ezaugarri nagusiak jaio tasa altua, heriotza tasaren jeitsieta eta, ondorioz, hazkunde natural oso handia dira. Etapa berri hau Industria Iraultzaren ondorio zuzena izan zen. Heriotza tasaren jeitsiera elikadura hobea eta medikuntza eta higienearen hobekuntzaren ondorioz gerattu zen.
Bizi-itxaropena: Edozein tokitako herritarrak batez-beste biziko diren urteak dira. Erregimen demografiko modernoa duten herrietan, bizi-itxaropen altuaren ondorioz, biztanleriaren zahartzea gertatzen da.
Biztanleriaren zahartzea: Herritarren batez-besteko adinaren igoera da. Demografia erregimen modernoa duten herrien ezaugarria da, heriotza-tasaren jeitsiaeraren ondorioz, bizi-itxaropena oso handia delako. Zahartzearen ondorioz jubilatuen proportzioa igoko da eta biztanleria aktiboa jeitsiko da.
Biztanleri aktiboa: lan egiteko moduan daoen herritarren ehunekoa da. Lanean daudenek eta lan bila dabiltzanek biztanleria aktiboa osatzen dute. Demografia eredu modernoa duten herrietan, biztanleriaren zahartzearen ondorioz, biztanleria aktiboa jetsiko da.