Bio 2.2
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,32 KB
Natura
1.- herentzia. karaktere hereditarioak
- Genetika: izaki bizidunen arteko aldakortasuna sortzen duen elementu hereditarioak aztertzen dituen zientzia.
- Zelula baten egitura:
Mintz plasmatikoa: ingurunetik babestu eta honekin substantzia trukea erregulatzen duen zelularen kanpoko geruza.
Zitoplasma: funtzioak kontrolatzen dituzten organulu zelularrak dauden substantzia likatsua.
- Nukleoa: Zelularen funtzioak kontrolatzearen arduraduna.
- ADN: zelularen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko informazioa gordetzen duena.
Nukleoaren barnean dago
- Egiturak:
Kromatina: itxura haritsuzko masa osatzean
- Kromosoma: zatitzeko hartzen duen egitura definitua
2.- kromosomak eta geneak
- Geneak: karaktere hereditario jakin baten informazioa gordetzen duen ADNaren zatiak
- Genoma: espezia baten karaktere hereditario guztiak zehazten duten gene multzoari.
- Ugalketa prozesuaren bidez transmititzen da hurrengo belaunaldira, amarenak eta aitarenak elkartuz eta ezaugarri ezberdineko indibiduoa sortuz.
- Interfasean:
- Kromatina: material genetikoa ordenarik gabe
- Zatitzear dagoenean:
- Kromosoma: ADN kate biribilduak dira.
- Zatiak: Kromatida eta Zentromeroa (Kromatiden lotura puntua)
- Kromosoma kopiatu egiten da zatitzeko.
- Bikote homologoak: kromosomak binaka daude informazio mota berdinarekin.
- Beti kopuru bera izaten da espezie baten zeluletan.
- Ugalketarako ez diren zelulek edo somatikoek: 2n (diploidea)
- Ernaltze zelulek edo gametoek: n (haploidea)
- Bikoteko biek ezaugarri berezi eta berdinak dituzte (tamaina, zentromero kokapena…) kariotipoak sortuz.
- Kariograma: kariotipoaren irudikapena.
- Beti kopuru bera izaten da espezie baten zeluletan.
- Kromosoma: ADN kate biribilduak dira.
3.- ugalketa zelularra
mitosia
- Honekin bi zelulek kromosoma-kopuru berdina dute.
- Interfasea: ohiko eginkizunez aparte material genetikoa bikoizten da
- Profasea:
- Kromosomak ikusgai izaten hasten dira, kontrakzio prozesu batengatik
- Bi kromatida eta zentromero batekin
- Mintz nuklearra desegiten hasten da eta kromosomak aske daude zitoplasman
- Zentrioloak zelulen mutur banatik ardatz akromatikoa sortzen dute.
- Kromosomak ikusgai izaten hasten dira, kontrakzio prozesu batengatik
- Metafase:
- Kromosomak guztiz bereizi dira eta ekuatore planoan ordenatzen dira
- Zenrtomeroak ardatzaren harizpiekin hartzen dituzte
- Anafase:
- Kromosoma zentromeroetatik zatitu eta bi kromatidak bereizten dira
- Ardatzaren harizpiek muturetarantz eramaten dituzte
- Telofase:
- Muturretara heltzean mintz nuklearra sortzen dira
- Kromosomak kromatinan bihurtzen dira berriro
- Zitoplasma ekuatore-planotik zatitzen hasten da
meiosia
- Gametoek ohiko kromosoma-kopurua baleukate ernalketan, zigotoak kromosoma kopuru bikoitza izango lukete, eta belaunaldiz belaunaldi gehiagotuko zen.
- Horretarako gonadetan meiosi izeneko prozesu bereziarekin zatitzen dira
- Prozesua: Profase Ià Metafase Ià Anafase Ià Telofase Ià Profase IIà Metafase IIà Anafase IIà Telofase II
4.- kromosoma homologoak eta gene aleloak
- Zelula somatiko guztiak 23 kromosoma pare dituzte.
- Pare bakoitzak posizio berdinean eta karaktere berdinerako bi gene dituzte
- Aleloak: gene berdinaren forma alternatiboak.
- Kromosoma homologoetan, posizio berdinean daude eta karaktere berdina kontrolatzen dute.
- Konbinazio motak:
- Homozigotoa: homologoen bi aleloek informazio berdina dute
- Heterozigotoa: homologoen bi aleloek informazio ezberdina dute
4.1.- Zein gene agertzen dira?
- Genotipoa: indibiduo baten gene multzoa.
- Indibiduo bakoitzak karaktere bakoitzerako gutxienez bi gene du, baina batzuk ez dira beti kanpora agertzen.
- Gainartzaileak: kanpora agertzen dena. Genearen lehen hizkia larriz
- Errezesiboa: kanpora agertzen ez dena gainartzaile batekin agertzean. Genearen lehen hizkia xehez irudikatua.
- Indibiduo bakoitzak karaktere bakoitzerako gutxienez bi gene du, baina batzuk ez dira beti kanpora agertzen.
- Fenotipoa: indibiduo batengan kanpora agertzen diren geneak.
- Hala ere, kanpo ingurunea genea modu batez edo bestez agertzeko garrantzitsua da:
- Adib.: altueraßelikadura
4.2.- nola transmititzen dira geneak?
M | m | |
M | MM | Mm |
m | Mm | mm |
- Adibidea: gizonak Mm geneak, emakumeak Mm geneak
- Gameto batzuk M eta besteak m genea dute
- ¼ du errezesiboa agertua, ¾ gainartzailea agertua
4.3.- kodominantzia
- Kodominantzia: bi aleloak ekipotenteak badira (bietako ezta bat gailentzea bestea) tarteko ezaugarriak edo biak agertzea.
- Adib.:gizakion odola (A+B=AB)
5.- mendel eta herentziaren legea
- Arraza purua=homozigotikoa: hainbat eta hainbat belaunalditan, karaktere berdina agertzen zuten landareak.
5.1.- mendelen lehen legea
- Lehenengo belaunaldi filialaren (F1) uniformitatea: arraza puruen arteko gurutzaketaren ondorengo guztiak berdinak dira.
- Belaunaldi hori bi puru ezberdinen heterozigotikoa delako eta beraz beti gene gainartzailea agertuko da, eta errezesiboa gaindituko du.
5.2.- mendelen bigarren legea
- Karaktereen segregazioa: F1-eko hibridoak gurutzatzean F2-ko aleetean karaktere errezesiboak agertzen dira berriro.
- Karaktere jakin bakoitza determinatzen duten aleloak bereizi egiten direnez gametoak sortzean, bateratu egin daitezke F1-eko arraza puruak sortuz berriro (eta beraz, errezesiboa 3:1 eko proportzioan agertuz).
5.3.- mendelen hirugarren legea
- Faktoreen independentzia: karaktere bakoitza determinatzen duten geneak bakoitza bere aldetiko transmititzen da.
- Frogatzeko bi karaktereetako arraza puru (gainartzaile bietan eta errezesibo bietan) arteko hibridoen gurutzaketa egitean, karaktere bakoitzeko aleloa bere aldetik joaten da:
- 9/16 HhLl edo HHLL
- 3/16 Hhll edo HHll
- 3/16 hhLl edo hhLL
- 1/16 hhll
- Frogatzeko bi karaktereetako arraza puru (gainartzaile bietan eta errezesibo bietan) arteko hibridoen gurutzaketa egitean, karaktere bakoitzeko aleloa bere aldetik joaten da:
6.- herentziaren teoria kromosomikoa
- Faktore hereditarioak kromosometan zeudela ondorioztatu zuten
- Paralelismoa bazela faktore hereditarioen transmisioaren artean ikustean
- Mendelen faktore hereditarioari gene izena jarri zioten
- Morganen Herentziaren Teoria Kromosomikoa
- Drosophila melanogaster edo ozpin-eulia erabiliz
- Kromosoma pare ezberdinak daude:
- Autosomak: kromosoma homologoen pareak
- Besteak:
- Heterokromosomak: ar baten XY ezberdintasun morfologikoan
- Kromosoma sexualak: sexua determinatzen dutelako XX eta XY
- Gene multzokatuak: Karaktere hereditario asko multzoka transmititzen dira (drosophilan 4 multzo). Hortik geneak kromosometan egotea eta heredatzea batera gehienetan.
- Geneak linealki kokatuta daudela kromosometan
- Kromosoma zatien elkartrukatzea birkonbinatze fenomenoarekin batera dator
Mendelen legeak, eguneratuta
- Lehen legea: bi arraza puruen arteko ondorengo hibridoak uniformeak dira genotipo eta fenotipoan
- Bigarren legea: lenengo belaunaldian sortutako hibridoak gurutzatzean karaktereak bereizi eta fenotipo ezberdinak dituzte
- Hirugarren legea: karaktere ez antagonikoak bere aldetik heredatzen dira.
7.- kode genetikoa
- Edozer gauza edo izaki sortzeko jarraibideak ADN molekuletan daude.
- Lau unitate kimikoen ordenaketa ezberdinetan oinarritua (base)
- ADN molekula:
- Helize bikoitzeko egitura du, elkarri lotutako bi basez bateratua.
- Baseak:
- AdeninaßàTimina
- ZitosinaßàGuanina
- Zelulak zatitzean kopia berdina sortzeko:
- ADNa askatu egiten da elkarri lotutako baseak bereizi egiten dira
- Aske geratutako bi kate zatiak osatzen hasten dira bakoitza bere aldetik
- Geneak proteinak (aminoazido sekuentziak) fabrikatzeko beharrezko jarraibideak gordetzen dituzte.
- Proteinak egiturak, funtzioak eta metabolismoa kontrolatzen dute.
- Nukleotik kanpo fabrikatzen dira:
- Hortarako ARN kate mezulari bat ADN gene bat kopiatzen du eta zitoplasmara ateratzen da informazioarekin.
- ARN hiru baseko talde bakoitzari lotuko zaio 20 aminoazidoetatik bat
- Mutazioa: ADNaren bikoizketan nekez gertatzen diren akatsak.
- Hori ARN mezularian grabatuko da eta gaixotasun larriak sor ditzake.