Atomoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

Zenbaki atomikoa: atomo baten protoi kopurua Z. Zenbaki masikoa: atomo batenprotoi eta neutroi kopurua A. Isotopo: Elementu bereko atomoak masa desberdinarekin, neutroi kopuru desberdina delako. Orbital atomikoa: Espazioaren eskuakualde bat nukleoaren inguruan, eta bertan energia kopuru konkretu bat daukan elektroia aurkitzea oso probablea da. Zenbaki kuantikoa: lau zenbaki; atomo baten mailak, azpimailak, orbitalak eta elektroiak identifikatzeko. Hund erregela: azpimaila bereko orbitalak lehenengo erdibetetzen dira eta gero betetzen dira. Orbital diagrama: Marrazki bat, elektroi baten kokapena azpimaila bateko orbitalean adierazteko. Konfigurazio elektronikoa: elementuaren atomoetako elektroiek maila, azpimaila, eta orbitaletan duten banaketa. Balentzi maila: konfigurazio elektronikoan agertzen den azken maila, beteta edo beterik gabe. Balentzi elektroiak: balentzi mailako elektroi kopurua. Oxidazio zenbaki karakteristikoa: atomo batek lortzen duen karga elektrikoa hartzean edo ematean, zortzikote araua betetzeko. Zortzikote araua: balentzi mailan 8 elektroi lortzea.

Entradas relacionadas: