Agustin Hipona
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB
Gnostizismoa: Agustin Hiponakoaren garaiko heresia bat da. Esaten du erlijioa jende kultuarentzat dela bakaarik, ulertzeko zaila delako, eta horrela izan behar delako. Kristautasunaren Gurasoek kontrakoa esaten dute, denontzat izan behar da, ulertzeko erreza.
Epikuro idei politikoak:Epikurok esaten zuen gizaki jakintsua ez dela politikan sartu behar, honek bakarrik arazoak, preokupazioak ekarriko dizkiolako. Horren gainetik adiskidetasuna eta jabetasun pribatua jartzen du. Berak esaten du jakintsuak autarkia lortu behar duela, haren bitartez ataraxia lortzeko (mina,beldurrak,kezkarik ez izatea).
Estoizismoaren ideia moralak:Estoikoak eudominokoak ziren, haien morala eudemonian oinarritzen zen, zoriontasuna lortzera bidesatua. Baina haiek zoriontasuna bertutean oinarritzen dute, bertutearen etengabeko jardueran (buruaskitasuna,autokontrola)
Bestalde zorigaitzak onartu behar dira, patua onartu behar da, zeren eta mundu fisikoan dena dago determinaturik. Onartu behar dira, ezin dizute afektatu. Adibidez: seme bat hiltzen bazaizu onartu behar duzu. Hala ere, hori ez du sentimenduak ez izatea esan nahi sentitu bai, baina afektatu ez.
Komentatu hurrengo Kristau ideia berria: Historia: Antzinako grekoentzat historia ziklikoa zen, itxita zegoen, behin eta berriz errepikatzen zen.
Kristautasunaren gurasoek Historiaren idea berria azaldu zuten:historia ez da ziklikoa, hasiera bat eta amaiera bat du. Hasieran Jainkoak kreazioa egin zuen, mundua, gauza guztiak, ezerezetik kreatu zituen. Historia garatuz doa, bere amaierara ailegatu harte, Apocalipsis. Orduan mundua eta Hitoria amaituko da.
Zer egin behar du gizakiak askea izateko Agustin-en ustez?: Jainkoa bilatu behar du, berarentzat Egia Absolutua dena. Hau da, Egia bilatu eta aurkitu behar du zoriontasuna eta askea izateko, “Jainkoarenganako jarrera” izan behar du. Hori inplikatzen du Jainkoaren esanak, aginduak bete behar direla, hori ulertu.
Manikeismoa: III.mendeko herriaren doktrina da. Berak esaten du betidanik egon direla bi printzipio kosmiko, ongiarena eta gaizkiarena. Haiek unibertsoan menperatzen dute. Laburtuz, gaitzaren arazoa gaitzaren printzipioari esker existitzen dela uste dute manikeoak.
Horren aurkakoa agertu zen Agustin, “Gaitza” gizakiaren askatasunean dagoela esaten. Berak uste zuen gizakia bere borondatea txarto erabiltzearen konsekuentzia dela gaitza, Jainkoaren esanak ez jarraitzeagatik.
Fideismoa: Zentzugabetasunean sinesten dute zentsugabetasuna delako. Fedea da hau: zerbait ulertezina onartzen dut, eta beste guztia berdin da.
Agnostizismoa: Ezinezkoa da Jainkoaren existentzia arrazoiaren bidez frogatzea. Ez dute ezer jakin nahi fedeaz eta errebelazioaz. Hauek arrazoia defendatzen dute.
Deismoa: Hauek uste dute Jainkoa arrazoiaren bidez ezagutu ahal dugula, baina Jainko hori ez da erlijioak aurkezten duten Jainkoa “pertsonala”, baizik eta arrazoiak eskatzen duen Jainkoa, munduaren funtzionamendua azaldu ahal duena.
Azaldu Jainkoaren existentziari buruzko agustindar benetako frogapena:Betiereko ideietan datza. Gizakiak egia mugagabeak, benetazkoak, atzematen ditu. Egia hauek gure adimena baino nagusiagoak dira, beraz, adimena ezin ditu aldatu, beraren gainetik dagoelako. Egia ez da inoiz aldatzen.
Egia horien, betiereko egien, oinarria egia aldagaitza, absolutua, Jainkoa da. Ez dago oinarria, funtsa, ez duen ezer, eta aldagaitza den oinarria aldagaitzan izan behar du ere. Horrela azaltzen du Jainkoaren ezistentzia.
Nola izan behar dira estatuak eta elizaren arteko harremanak Agustinaren ustez?: Estatu zibila kristaua izan behar du. Horrela benetako justizia lortuko du. Eliza da gizarte perfektu bakarra, Estatua baino nagusiagoa. Horregatik Estatuak Elizatik hartu behar ditu bere ideiak, bere printzipioak. Gizarte eta erreinu guztiek Elizaren menpean egon behar dira.
Lankidetza egon behar da haien artean, zeinetan Aita Santua botere maximoa izan behar du.