Adictiva

Enviado por Alba y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB


Aditz ekintzaren zirkunstantzialak zehazten ditu adberbioak: non, noiz, nola, norekin, zergatik... Adizlaguna: Deklinabide kasu markaren bidez sortzen den adberbioa da. (Perpausaren osagai bakoitzaren funtzioa adierazten duen atzizkia.) Adizlagunak egiten dituzte euskarako deklinabide (norekin, norentzat, nora, noraino, norengan, nondik, zergatik...) atzizki guztiek, hauek izan ezik; nor: subjetua/o.z, nork: subjetua, nori: z.o, norekin/nongo: izenlagunak Adizlagunaren barruan sortzen dira Postpozizioak: Deklinabide atzizkien funtzio bera betetzen dute hitz aske finkoak dira, eta beste aurrean doan i.s bati lotzen zaizkio deklinabide kasu marka finko baten bidez, esaera eginak sortuz. -ri buruz, -ren gainean, -ri esker, … Aditzondoa:Deklinabide atzizki bidez sortzen ez den adberbioa ( hiztegian agertzen den bezala). Aditzondo mota desberdinak daude; Formari begira: bakuna, eratorria, elkartua, esaera adberbialak eta bestelakoak. Esanahiari begira: moduzkoak (nola), denborazkoak (noiz), lekuzkoak (non), iritzi aditzondoak: hiztunaren jarrera azaltzen dutenak (poza, salantza..) maila aditzondoak edo graduatzaileak (izenondo edo beste aditzondo baten maila edo intentsitatea adierazten duten aditzondoak) Aditza Gertatzen den ekintza adierazten duen hitza edo hitz multzoa da. Lehenengo bereiztuko behar dugu aditz jokatuak eta aditz jokatugabeak.- Aditz jokatuak; pertsona, zenbakia, eta denbora adierazten dituen aditza.- Aditz jokatugabeak; pertsona, zenbakia eta denbotra adierazten ez dituen aditza.Aditz jokatuaren barruan euskaraz bi mota nagusi daude:· Aditz perifrastikoak: Bi hitz edo gehiago dituen aditz jokatua da.· Aditz trinkoa: Hitz bakarrean gauzatzen den aditz jokatua da. Euskaraz, aditz jokatua perpausaren zenbait elementuekin konmuztadura egin daitezke; subjetua o.z eta z.o. Horren arabera euskal aditza lau forma ditu.-Aditz iragangaitzak 2 mota; nor eta nor nori (ez du o.z)-Aditz iragankorrak 2 mota; nor nork eta nork nori nork (o.z eramaten du)

Entradas relacionadas: